ZEZENGORRI
- ZEZENGORRIREN HAITZULOA (Tes, Aud)
- MARIZULOKO ZEZENGORRI (Tes)
- ATXULERA LEHIZEKO LAPURRAK (Tes)
1. Zezengorriren haitzuloa
Orozkon kontatzen dute lapur bat bizi izan zela Itzineko mendian dagoen Atxulaur haitzuloan. Lapur hark, urteetan eginiko lapurretei esker, izugarrizko urre pila bildu omen zuen haitzuloaren barruan.
Lapurretara beste lurralde batera joan zen batean, hil egin omen zen, eta inork ez zekien non gorde zuen bere altxorra.
Behin batean, kanpotar batzuk Atxularko leizera joan ziren altxorraren jabe egiteko asmotan, baina, hurbildu zirenean, ahotik eta sudur zuloetatik sua zerion zezen gorri izugarri bat atera omen zen mehatxuka haitzulotik; lapurraren espiritua, hain zuzen ere.
Hurrengo batean, hildako lapurraren hezurrekin joan ziren haitzulora kanpotar haiek, eta bertan utzi zituzten. Orduan bai, orduan atera ahal izan zuten altxorra haitzuloko zulo sakonetik, lapurraren gorpuak betiko atsedena lortu baitzuen.
2. Marizuloko Zezengorri
Amezketankontatzen dutenez, behin batean, Irabi baserriko neskatxa Aralarrera igo zen larrean zeukan behi baten bila. Txahal gorri bat ikusi zuen, eta berea zela pentsatuta, bere atzetik abiatu zen. Buztanetik heldu zion eta bere atzetik joan zen, Marizulo kobazulora eraman zuen arte. Marizulo Mariren bizilekua zen.
Neskatxaren familia bere bila ibili zen, baina, ez alferrik, ez zuten inoiz aurkitu eta. Herrian esaten dutenez, beste batean ikusi omen zuten neskatxa hura Marizulon zakur gorri bat ondoan zuela, haitzuloa zelatatzen.
3. ATXULAUR LEHIZEKO LAPURRA
Orozkon kontatzen dute lapur bat bizi izan zela Itzineko mendian dagoen Atxulaur haitzuloan. Lapur hark, urteetan eginiko lapurretei esker, izugarrizko urre pila bildu omen zuen haitzuloaren barruan. Lapurretara beste lurralde batera joan zen batean, hil egin omen zen, eta inork ez zekien non gorde zuen bere altxorra.