ETSAI
ETSAI ETA BERE IKASLEAK (Tes, AUDIOA)
ATARRABI (Tes)
SAN JOSE ETA ETSAI (Tes)
DEABRUA ETA MUTILA (Tes)
PATXI ERREMENTARI, GAIZTO ETA BIHURRI (Tes, Aud)
DEABRUA DOMINISTIKUN (Tes)
HAMALAUR (Tes)
SAN JOSE ETA ETSAI (Tes)
DEABRUA ETA APEZA (Tes)
1. Etsai eta bere ikasleak
Elezahar batek dio Lapurdiko Sara herriko Lezea haitzuloan bizi zela Etsai, eta bertan eskola bat zuela. Bertan, zientziak, artea eta letrak erakusten zituen, denbora gutxian.
Atxularrek, bere anaiak eta kide batzuek han ikasi omen zuten, eta, irakaskuntza guztien trukean, ikasleren bat berarekin betiko morroi gelditzea eskatu zuen Etsaik. Baina, behin batean esan omen zien galdera bat zuzen erantzuten bazuten, ez zuela inork Etsairekin geratu beharrik izango. Berak zuen ontzi bat zerez egina zegoen galdetu zien, eta ikasleek, asko pentsatu arren, ez zuten asmatzen zerez egina egon zitekeen.
Etsaik sorginekin akelarrea ospatzen zuen egun batean, ikasleetako bat bertara hurbildu omen zen, eta zelatan jarri omen zen zuhaitz baten adarrean. Sorgin batekin dantzan luzaro aritu ondoren, ikasleekin zeukan auzia kontatu zion Etsaik sorginari, eta ontzia ostiralean eta igandean moztutako azkazalekin egina zegoela aitortu. Ikasleak belarri fina zuen, eta entzun egin omen zion.
Hurrengo goizean ikasleak erantzun zuzena eman zion Etsairi, eta, horrelaxe, ikasleak jeinuarekin zuten zorretik libratu ziren.
2. ATARRABI (I)
Ezpeletan (Lapurdin) kontatzen duten elezahar batek dioenez, Atarrabi eta anaia gazteago bat, beste ikasle batzuekin batera, Txerren edo Etsairen (deabruaren) haitzulora joan omen ziren ikas- ketak egitera.
Ikasketak bukatu zituztenean, irakatsitako guztiaren truke, ikasleetako batek betirako berekin geratu beharko zuela esan zien Txerrenek. Zozketa eginik, Atarrabiren anaia gazteari suertatu zitzaion geratzea. Bere anaia hain larri eta triste ikusi zuenean, Atarrabik bere burua eskaini zuen anaiaren ordez eta etsaiak onartu egin zuen.
Txerrenek bere biltegi handian zuen irina bahe batetik pasatze- ko agindu zion, baina ezinezko lana zen hura, irina eta zahia biak batera joaten baitziren bahearen saretik.
Etsaiak behin eta berriro galdetzen zuen:
-Atarrabi, non haiz?
Eta hark erantzuten zion:
-Hemen nago!
Atarrabik leku hartan gehiago ez jarraitzea erabaki zuen eta baheari "hemen nago" esaten irakatsi zion. Horrela, Txerrenek betiko galdera hura egiten zuenean, baheak erantzungo zion. Etsaia beste- tan arduratuta zegoen momentu bat aprobetxatuz, Atarrabi haitzu- loaren sarrerarantz abiatu zen atzeraka ibiliz, hori baita haitzulo magiko batetik ateratzeko era bakarra, ez ahaztu!
Hanka bat haitzulotik kanpora atera zuenean bertan ikusi zuen Txerrenek zertan ari zen, eta ihes egiten ez uzteko joan zitzaion bidea moztera; beranduegi, ordea...! Atarrabi haitzulotik kanpo eta etsaia- ren ahalmenetatik urruti zegoen... Atarrabiren itzala, ordea, barruan zegoen oraindik, eta etsaiak harrapatu egin zuen.
Urteak joan ziren eta Atarrabi apaiz egin zen. Itzalik gabe jarraitzen zuen. Meza garaian baizik ez zitzaion agertzen itzala, kon- tsagrazioko unean, hain zuzen.
Zahartzen ere ari zen Atarrabi eta egun batean ala bestean hil behar zuela eta, sakristauari deitu zion:
-Badakik kontsagrazio unean baizik ez dudala izaten itzala eta, nola edo hala, une horretantxe hil behar dlat... bihar meza garaian, itzala nire alboan ikusten duanean, hil egin behar nauk.
Sakristauak hitz eman zion baietz, hilko zuela, baina momentua iritsi zenean barruak ez zion utzi.
-Begira, horrek ez dik inolako penarik eman behar -esan zion Atarrabik- itzala dudanean hiltzen ez banauk beste edozein momentutan hilko nauk eta orduan bai salbaziorik ez dudala ¡zango, Txerrenen mende geratuko bainauk betirako.
Biharamunean, sakristaua berriro ere Atarrabiri azken kolpea emateko prest zegoen baina hartan ere ez zuen kemenik izan eta, kontsagrazioaren ondoren, itzala desagertu egin zen.
-Bihar bertan hilko nauala agindu behar didak -esan zion Atarrabik-. Gero nire gorpua haitz baten gainean utziko duk; beleek eramaten banaute, betirako galdua nauk baina usoek eramaten banaute, salbatu naizen seinale izango duk hori.
Hirugarren aldian, sakristauak bere indarrak bildu zituen eta, itzala agertu bezalaxe, burdinazko barra batekin Atarrabi buruan jo eta zerraldo bota zuen hilda. Gero, gorpua haitz baten gainean jarri eta usotalde batek eraman zuen. Sakristaua begira egon zitzaien urrunean gorde ziren arte.
ATARRABI (II)
Ordizian kontatzen denez, Atarrabi Marimundukoren seme ona zen. Koba zulo bat zen Etsairen eskolan egin zituen bere ikasketak, bere anaia gaztearekin batera.
Ikasturtea amaitzean ikasleetako bat Etsairen zerbitzuan gelditu beharra zeukan betiko, eta zozketa egin zute. Anaia gazteari suertatu zitzaion gelditzea eta oso atsekabetuta gelditu zen. Horrela ikustean anaia, Atarrabik Etsaikin bera gelditzea erabaki zuen.
Egunak joan eta etorri, Etsaik irina galbahetzera derrigortzen zuen Atarrabi. Lanean bere lekuan zegoela ziurtatzeko, behin eta berriro galdetzen zion: Atarrabi non haiz? Eta behin eta berriro efrantzun behar izaten zion: Hemen nago!
Atarrabik galbaheari 'hemen nago!' erantzuten erakutsi zion, eta halako batean ihes egitera ausartu zen. Galbaheak Etsairi erantzuten zion biartean irteerara hurbildu zen, baina azken unean konturatu egin zen nagusia eta Atarrabi haitzulotik irtetzen zen unean Etsaik bere itzala harrapatzea lortu zuen.
Atarrabi apaiza egin zen.
Itzala Etsaik ostu zion eta itzalik gabe bizi beharra zeukan. Mezerdi garaian bakarrik berreskuratzen zuen.
Itzalik gabe salbaziorik ezin zuenez lortu mezerdian hiltzea zen bere aukera bakarra.
Nagusitu zenean, sakristauari eskatu zion mezerdian hil zezan. Sakristauak bere nahia beteko zuela agindu zion, baina lehen egunean ez zuen adorerik eduki, bigarrenean ere ez, baina hrugarrenean lortu zuen Atarrabi, bere itzal eta guzti hiltzea.
Atarrabik esanda zeukan sakristauari bere gorpua eleiz ondoan zegoen arkaitz baten gainean uzteko, eta behatzeko zein hegaztik eramaten zuten. Uso talde batek bazeraman, salbatua zen seinale izango zen. Putreak eramaten bazuten inpernura bidean izango zen.
Atarrabiren gorpua usoek eraman zuten.
3. SAN JOSE ETA ETSAI
Zuia eta Kuartangon kontatzen denez, San Jose arotza zen eta bere familia aurrera ateratzeko zura mozten aritzen zen bere aizto handiarekin; oraindik zerra ez baitzen ezagutzen. Etsai zelatan egoten zen gaiztakeriaren bat egiteko asmoz, eta San Jose bere errezoak egitera joan zen batean aroztegian sartu zen. Kaltea egiteko asmoz egurra mozteko erabiltzen zuen ahiztoa seboz igurtzi zuen, zerrautsa itsatsiko zitzaiolakoan eta egurra moztea eragotziko ziolakoan.
Baina, San Jose bere lanean hasi zenean mozketa hobeto egiten zuela konturatu zen, eta Etsaik izugarrizko amorrua izan zuen.
Hurrengo batean, aiztoari ebakiak egin zizkion, hortzak ateraz. Eta kalte gehiago egiteko asmoz, hortzak alde banatara okertu zituen. Horrela San Josek ezingo zuen ezer moztu.
San Jose lanerako jarri zenean eta erreminta horrela ikustean era bat goibeldu zen, baina besterik ez zuenez egurra mozten saiatu zen. Hara non, mozketa nekezago egingo zuelakoan aiseago egiten zuela konturatu zen, eta honela San Josek lehen zerra izan zuen.
4. DEABRUA ETA MUTILA
Deabruak Aralarko leku ezkutu batean omen zuen etxea. Behin gazte bat zuen preso, eta gau batean basoko piztiek sortzen zuten zaratarekin esnatu zen. Atera zen zer gertatzen zen ikustera eta han ikusi zituen piztiak hilik zegoen asto batengatik leihan. Gazteak, orduan, astoaren gorpua zatitu eta modu orekatuan banatu zuen piztien artean. Gustura gelditu ziren eta eskertu nahian, bakoitzak bere doaiak eman zizkion gazteari.
Arazoa konponduta, gaztea sartu zen berriro etxera eta etxeko neskametzat zegoen atso zahar sorgina eta deabrua hizketan aurkitu zituen.
Atso sorginak galdetu zion deabruari:
-Nagusi zu noiz hil behar zara?
Deabruak erantzun zion:
-Ni sekula ez. Ni hiltzeko behar da Aralar mendiko herensugea hil, tripa zabaldu, eta handik aterako da erbia korrikan. Hura harrapatu ta hil, hari tripa zabaldu ta handik aterako da usoa hegan. Hura harrapatu eta hil, tripa zabaldu eta arrautza atera; arrautzakin kopetan jo eta hilko naiz. Hori zeinek egingo du? ldork ez.
Mutil horrek entzun zion hori eta joan zen Aralar mendira. Han zegon neska bat belauneko kobazulo baten aurrean. Herensugeak egunero gizaki bat jaten zuen, eta egun horretan neska hari suertatu zitzaion.
Mutilak esan zion:
-Zer egiten duzu hemen?
-Herensugearen esperon nago.
Eta esan zion mutikoak:
-Kendu zaitez, jarriko naiz ni.
Jarri zen mutil hori herensugearen zain, eta halako batean, atera zen herensugea kobatik.
Orduan, mutilak esan zuen:
-Jangoiko eta leioia!-Eta leoi bihurtu zen.
Hasi zen orroka eta herensugea Iarritu eta sartu zen koban. Goseak zegoen eta berriz ere atera egin zen. Orduan mutil horrek hil zuen herensugea, tripa zabaldu zion eta erbia korrika atera zen.
-Jangoiko eta galgoa!-Eta galgo bihurtu zen.
Txakurra bihurturik, harrapatu zuen erbia, zabaldu zion tripa, eta usoa egaka atera zen.
Orduan mutilak esan zuen:
-Jangoiko eta gizona!-Eta mutil bihurtu zen berriro.
Hartu zuen arrautza eta abiatu zen deabruaren etxera.
Gaixorik zegoen deabrua eta sorginak galdetu zion:
-Ze pasatzen zaizu nagusi?
-Hil dinate herensugea.
Orduen ailegatu zen mutila, eta esan zuen deabruak:
-Horrek, horrek hil din herensugea! Horrek hilko nau ni!
Mutil horrek arrautzarekin jo zion kopetan eta hil zuen deabrua.
LA MITOLOGIA DE ARALAR EN LAS LEYENDAS DE URDIAIN - JOSE MARIA SATRUSTEGUI
5. PATXI ERREMENTARI, GAIZTO ETA BIHURRI
Patxi errementaria erabateko gaiztoa omen zen. Behingo batean infernuko deabru bat bidali omen zioten Patxi infernura eraman zezan. Hala, deabru hori goizean Patxiren sutegian agertu omen zen. Patxi han ari zen lanean, aldian behin txingura gainean mailuka edo auspoari eraginez txingarrak astintzen, aizkora, besara-hortz eta antzeko burdin tresnak surtan lantzen.
–Egun on –esan omen zuen deabruak.
–Baita hiri ere.
–Egundainoko gaiztoa haizela eta, inpernura eramateko asmoz etorri nauk.
–Ez duk gaizki esana. Lehenengo gosari-mokadua egin dezagun.
–Beno ba.
Eta hala joan omen ziren gosaltzera. Biak mahaian jarri omen ziren, eta baita gosaldu ere.
Gosalondoan jeiki omen zen Patxi errementaria eta deabruari honela esan omen zion: Bai, oraintxe abia giztezkek.
Deabrua hasi omen zen nagiak ateratzen bezala; baina ezin omen zen inola ere jaiki. Mahai alderdi hura pikeaz igurtzita omen zeukan Patxik, eta hantxe erantsita gelditu omen zen deabru gizarajoa.
Patxik bertan eduki omen zuen deabrua hiru urtetan, harik eta suaz berotuta pikea urtu zion arte.
Deabruak bere burua libre ikusi zuenean, laister aldegin omen zuen handik, Patxiri gehiago erreparatu gabe. Patxik berriz, gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten jarraitu zuen.
Halako batean infernutik beste deabru bat bidali omen zioten, infernura eraman zezan.
Aurreko deabruak esan omen zion bigarrenari: motel! Patxik mahian jartzeko agintzen badik, ez hadi jar!.
Bigarren deabru hori goiz batean Patxiren sutegian agertu omen zen.
–Egun on–esan omen zion Patxiri.
–Baita hiri ere.
–Gaiztakeria gogorrak egiten omen dituk munduan, eta infernura eramateko ordena diat.
–Ez duk gaizki esana. Lehenengo gosari-mokadua egin dezagun.
–Joan gintezkek.
Biak Patxiren sukaldera sartu omen ziren.
–Jarri mahaian, adiskide –esan omen zion Patxik deabruari.
–Ez, ez zeukat mahian jarri beharrik.
–Etzan hadi orduan, nik gosaldu bitartean, horko zizailu horretan, hainbes- teko bidean etorrita nekatuta egongo haiz eta.
–Ondo esana duk. Eta hala etzan omen zen zizailu gainean.
Patxik gosaldu zuenean, bai, oraintxe joan gintezkek, esan omen zion deabruari. Baina deabruak eginahalak eginagatik, ezin omen zen jaiki zizailu gainetik. Zizailua ere pikeaz igurtzita eduki Patxik.
Eta han eduki omen zuen hura ere hiru urtetan, harik eta azkenik, pikea suaz urtu zion arte. Askatu zenean, hankak arin zituela aldegin omen zuen infernura deabru gizarajoak. Patxi errementaria berriz ere munduan geratu omen zen. Eta lehen baino gaiztakeria haundiagoak egiten.
Patxirena ez zela gizabidea eta berriz ere infernutik beste deabrua bidali omen zioten.
Hirugarren deabruari honela esan omen zioten aurreko biek:
–Motel! Patxi mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri; ezta zizailuan etzateko esaten badik ere.
–Ondo zegok –esan omen zuen deabru hark, eta mundura aldegin.
Halako goiz batean, deabrua Patxiren sutegira sartu eta egun on esan omen zion.
–Baita hiri ere.
Gaiztakeriari erabat emanda hagoela ziotek denek. Ez al duk honela?
–Ez duk hori egia.
–Bada, nik hi infernura eramateko ordena diat, eta joan egin beharko diagu.
–Ez duk gaizki esana. Baina lehendabizi gosari txikia egin dezagun behinik- behin.
–Jan genezake.
Sukaldean sartu zirenerako, jarri mahaian, esan omen zion Patxik.
–Ez, ez zeukat jarri beharrik.
–Etzan hadi orduan horko zizailuan, hainbesteko bidean etorrita nekatuta egongo haiz eta.
–Ez, ez netxok nekatuta.
–Motel!, igo hadi orduan hor atariko piku gainera eta jan ezak nahi duan adina piku, nik bizigarri pixkat hartu bitartean. Pikuak ederrak zeudek eta.
–Bai, horixe egingo diat. Ondo esan duk.
Deabrua piku gainera arin igo omen zen.
Gosari txikia egin zuenean, atarira atera eta deabruari deitu omen zion Patxik.
Baina deabrua ezin omen zen jeitsi. Pikua ere pikeaz eginda egon eta deabrua han erantsita gelditu omen zen.
Eskolume guztiek egunero harrika egiten omen zioten deabruari.
Hau deiadarka aritzen omen zen; baina Patxik entzungor egiten omen zuen, eta hiru urtez bertan eduki, harik eta pikea suaz berotu eta urtu zuen arte.
Orduan, Patxirekin egoteko gogorik gabe, deabruak presaren presaz aldegin zuen. Errementaria berriz ere munduan gelditu zen.
Denbora joan eta denbora etorri, azkenean Patxiri ere heriotze ordua iritsi zitzaion.
Hil ondoren, mailua, burruntzia eta tenazak hartu eta infernuko bidea hartu zuen.
Mailuaz infernuko atea jo eta barrutik:
–Nor da?
–Patxi errementaria –bere erantzuna.
Hau entzutean deabru guztiak ateari eustera bildu ziren, Patxi errementaria sar ez zedin.
Deabruetako bat, errementaria ezagutuko zuela eta, ate-zulotik begira jarri zen. Orduan, Patxik burruntzia erabiliz begia atera omen zion.
Beste deabruak, hitzetik ezagutuko zuela eta, belarria jarri omen zuen ate-zuloan. Errementariak tenazez baliatuta belarria kendu omen zion.
Azkenean, infernuak ez zuela hartzen eta errementariak zerura jo omen zuen.
Jo zuen zeruko atea eta San Pedro-k galdetu omen zion ea zein zen.
–Patxi errementaria –erantzun omen zuen eta San Pedrok ez zion zeruran sartzen utzi nahi.
Orduan, andere zahar bat azaldu zen ate ondoan, eta Patxi errementaria ikusi zuenean oso larritu zen, eta berebiziko ondoesanez errementariari hasi zitzaion gizon benetan ongilea zela esanez, beldurrak eraginda noski.
Honelako gauzak entzunda, San Pedrok zeruko ateak ireki zituen eta errementaria sartu. Patxi errementaria zeruan aurkitzen da.
JM. BARANDIARANek jasoa
6. DEABRUA DOMINISTIKUN
Baztan ibarreko herri batean, seme-alabarik ez zuten senar-emazte batzuk bizi omen ziren. Urte asko zeramatzaten haurra izan nahian, baina haien nahia ez zen inoiz betetzen. Belar mota guztiak frogatu zituzten, Aralar mendira joan ziren eta andrea jendeak zioenez mirariak egiten zituen iturri batera ere joan zen; hango harri batez sabela igurtzi zuen, hori erremedio segurua baitzen, jendeak zioenez. Alferrik, ordea.
Hala bada, ama izateko garaia joaten ari zitzaiola pentsatuz, hasperen eginez, senarrari esan zion:
-Ai ! Edozer gauza emango nuke haur bat izateagatik!
-Bai nik ere! -erantzun zion senarrak.
Hau esanez batera, deabrua azaldu zitzaien.
-Haur bat izango duzue -esan zien-, baina nik, horren truke, etxe honetako zerbait hartuko dut niretzat, ados al zaudete?
Senar-emazteek proposamena onartu egin zuten, deabruak haurra bera nahi zuela susmatu gabe.
Handik denboraldi batera haurra jaio zen eta gurasoak guztiz zoriontsu egin zituen hark. Eta hala, emandako hitza ahaztu zitzaien eta sekulako bataioa ospatzea erabaki zuten: ahaide, lagun eta bizilagun guztiak gonbidatuko zituzten. Hori zela eta, aurkitu zuten aharirik ederrena erosi zuten.
Han inguruan bazen gizon bat, lantegi ezagunik gabea eta ahal zuenari atzaparrak erantsiz bizi zena. Ahariarena jakin zuenean, hura lapurtzea erabaki zuen, gero salduta diru poltsa ederra irabaziko zuelako ustean. Etxeko guztiak oturuntzarako mahaiak lorategian prestatzen ari ziren bitartean, etxean sartu zen. Haurra sehaskan zegoen lo eta, haren ondoan, deabrua.
-E! Zu ez al zara gaizkina? -galdetu zuen gizonak.
-Bai, halaxe nauzu! -erantzun zion besteak- eta zu aharia lapurtzera datorrena zara! Lapurrak lapurrari, nolako eltzea halako tapa behar izaten da ! Ez al da?
Gizona ez zegoen ados-ados horrekin. Bizitzeko lapurtzea gauza bat da, baina deabru lardats izatea, oso bestelako gauza da hori! Hori pentsatzen zuen, baina ez zuen ezeresan.
-Eta zu... nolatan hemen? -galdetu zion deabrua han zergatik ote zegoen jakin nahiz.
-Ni... Lapurrak iapurrari zor dio azaltzea. Jaioberri hau eramatera etorri naiz. Haurrak hiru bider egingo du doministiku bataiatu aurretik, eta inork "doministikun" esaten ez badu, niretzat izango da!
Horretan, etxekoak itzuli egin ziren, deabrua ikusezin bihurtu zen eta lapurra ate baten atzean ezkutatu zen.
Handik pixka batera, haurrak doministiku egin zuen, baina inor ez zen ohartu. Berriro egin zuen eta lapurrak inork ez zuela ezer esaten ikusirik eta deabruak haurra eraman ez zezan, ozenki esan zuen:
-Doministikun! Aharia lapurtu ezingo badut ere...
Birao eta mehatxu artean, deabruak haize zurrunbilo handi bat sortuz aide egin zuen handik. Harrituta eta zer gertatzen zen ez zelatela, etxekoak hitz egin zuenaren bila hasi ziren eta atearen atzean aurkitu zuten. Lapurrak gertatutakoaren berri eman zien eta eskerroneko guraso haiek bataiora gonbidatu ez ezik, aharia ere eman zioten oparitzat.
EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti martinez de Lezea
7. HAMALAUR
Asko munduan bezala baziren ama seme batzuek. Mutiko harek bazuen hamalaur gizonek bezinbat indar, bainan jan behar zuen hamalaur gizonek bezinbat. Pobreak ziren eta hartako, maiz goseak penatzen ziren. Erran zioen egun batez bere amari obe zuela entseiatu noapeit gatea, iyan obekiago atheratuko zen. Ez zuela hala posible irautia. Pena zuela ikhustiaz zenbat gostatzen zitzaioen haren aztea.
Amak penekin kontsentitu zuen haren uztea. Partitu zen. Gan zen, gan, gan, gan. Arribatu zen etxe handi batetarat. Galdetzen du iyan behar duten mutilik. Erraten diote nagusiari galdetuko dutela. Badoha neskatxa. Nagusia heldu da eta erraten dio langilleak enplegatzen dituela komuzki, bañian igual ar lezakeela.
Mutiko harek erraten dio behar duela abisatu hamalaur gizonek bezenbat jaten duela eta lana ere araberan eginen duela. Galdetzen dio zer dakien egiten. Erraten dio badakiela lur lan denetan.
Biharamunian nagusiak erematen du errepira baterat eta erraten dio behar duela pikatu belar peza hura. Erraten du baietz. Eta nagusia badoha. Zortzi orenetan heldu da neskatua gosariarekin. Bazen saski bat gauza. Baziren sei ogi, xingar azpi erdi bat, sei botella arno. Gure mutilla, kontent. Neskatxa harritua da ikusteaz landa guzia pikatua zuela. Badoha nagusiari erraterat. Hura ere loriatua da ikusteaz zer mutil baliosa duen.
Ematen dio bertze landa peza bat pikatzeko. Eguerdi gabe dena botatzen du. Neskatxa heldu da bazkariarekin eta harritua da ikustiaz zenbat lan egin duen. Ekartzen ziguen zazpi ogi, zazpi botella arno eta zenbait xingar. Denak garbitzen ditu.
Nausiak ematen dio berritz bertze landa bat belarra pikatzeko. Arratsa gabe, aise finitzen du. Gure nagusia ungi kontent zen. Ungi ematen ziguen jaterat eta mutila ere lorietan zagoen.
Lana zueno nagusiak ez zuen deusik erraten. Bañian gero ikhusi zuen bere errekolta guziak bere mutillarentzat izanen zituela eta ez zakien nola egin hartaz gabetzeko. Egortzen du oihanerat zoiñetan baitziren alimale izigarri batzuek eta erraten dio handik ekartzeko egurra.
Harat arribatu orduko heldu zaio hartz bat. Hartzen du sudur mizpiretarik. Botatzen du lurrerat eta bihurtzen dio lepua eta ari da aitzina arbola gazte guzien ateratzen. Heldu zaio berritz otso bat. Hartza bezala hartzen du sudur mizpiretarik, botatzen du lurrerat eta lepua bihurtzen dio.
Arratsian heldu da etxerat. Nagusia harritua da ikhustiaz gibelerat ethortzen. Eman arazten dio afari on bat. Bañian ez zen kontent zeren arbola gazte guziak ateratu beitzituen. Gabaz ari da nagusia pentsaketan zer egiñen duen bere mutillaz eta egortzen du berritz oihan izigarriagoko batetara agian zerbait alimalek iretsiko duelakoan.
Gure mutilla badoha berritz ere. Ateratzen du arbola hanitz leherra. Noiz eta heldu beitzaio lehoiñ izigarri bat. Hura ere destruitzen du istant batez. Heldu zaio oraiñon bertze alimale izigarri bat. Hura ere finitzen du.
Arratsean etxerat heldu delarik egiten du bere baitan nagusiak zertako egortzen ote duen holako oihanetarat. Hartaz unatua izan behar duela naski eta egiten du erran behar dioela ganen dela haren etxetik.
Etxian sartzen denian nagusiak ungi errezebitzen du. Ez du konprenitzen nola etorri den gibelerat. Ematen dio ungi afaiterat eta gure mutillak erraten dio hobe duela bertze norapeit gan, ez dela gehiago lanik harentzat.
Pentsazube nola kontent zen nagusia. Ematen dio berehala bere soldata eta partitzen da. Badoha gan, gan, gan, bañian fite bere dirua xahutzen du. Ez zakien zer billaka. Ikhusten ditu bi gizon ur hegian dagozila. Hurbiltzen da hekienganat eta erraten diote gizon hekiek heian nahi dituen bertze alderat pasatu. Erraten diote baietz.
Hartzen ditu biak batean bizkarrean eta gizon heiek ziren Jainko maitea eta Jondoni Petri. Erraten dio gure Jainkoak bidearen erdian:
—Pizua naiz?
—Botatzen zaitut urerat ez baldin bazare ixil ixilla egoten, gosea bainago.
Arras arribatu direnian bertze alderat, erraten dio gure Jainkoak:
—Zer eman behar haut sari?
—Nahi duzuna, baiñan emazu fite, gosia bainago arras.
Ematen du zaku bat eta erraten dio:
—Nahi ditukan guziak sartuko dituk zaku hortarat.
Eta badoha gan, gan, gan eta arribatzen da hiri baterat eta bolanjer baten aintzinian pasatzian senditzen du ogi bero usain bat ungi ona eta erraten diote:
—Sar zaizte nere sakurat.
Eta zakua betetzen zaio.
Badoha oihan zoko batetarat. Uzten ditu bere ogiak eta heldu da berritz ere irirat. Badoha xerriki saltzaile baten aintziñat. Han bazen odolki, xingar, lukainka eta gauza on hanitz. Eta erraten du:
—Sar zaizte nere zakurat.
Eta erran orduko betetzen zaio zakhua. Badoha berritz ere uzterat ogiekin eta heldu da berritz ere karrikarat, ostatu baten aintzinerat eta erraten du:
—Sar zaizte nere zakhurat, —han ziren botolla arno eta edari on guzieri.
Eta zakhua betetzen da.
Badoha bere oihan zokoat eta zenbeit egunen janaria han izan zuen. Bazabillan ase eta pasaia. Egun batez ikhusten ditu neskatxa batzuek nigarrez. Galdetzen diote zer duten. Erraten diote aita arras eri dutela, galdetzen du heian ikhus dezakeen. Erraten diote baietz.
Badoha eta erraten dio gizon gaixo harek nola emana duen bere arima debruari eta egun hartan duela esperantxa, debrua billa. Ikharetan zagoen beraz. Galdetzen du gure mutillak heian utziko duen oge zokhuan ikhusteko debrua. Erraten dio baietz.
Gordetzen da berriz bere zakuarekin. Istant baten buruan heldu da debrua eta erraten dio gure mutilak:
—Sar adi zakurat.
Eta erran orduko debrua sartzen da. Pentsa gure gizonaren loria. Bere zakuarekien badoha mutilla harripikatzalle batzuetarat eta erraten diote:
—Jo zazue gogotik! Debrua da zaku horren barnean.
Hari dire jo eta jo. Debrua hari zen:
—Ai ai ai! Utz nazazue!
Erraten dio mutillak:
—Ekharriko nazak bada paper bat siñatuba ifernuko debru guziez, ez duzuela gehiago deus dretxorik izanen gizon haren gañean?
Debruak erraten dio baietz. Uzten du gaterat. Istant baten buruan heldu da bere paperrarekin eta mutillak sar arazten du bere zakhuan eta berritz jo arazten harripikatzallez. Erematen dio lehengo gizon hari paper balios hura. Pentsa zazu zoiñen kontent ziren etxe hartan!
Bazabillan kurri, kurri gure mutilla eta hunatu zen mundu huntan eta erran zuen zerurat gan nahi zuela. Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da ifernurat eta debruek ikhusi zutenian oraiñon Hamarlaur zela, lasterka ateak zerratu zituzten.
Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da purgatoriorat. Hek ere lasterka atheak zerratzen zituzten.
Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da zerurat. Han atheak zerratuak ziren. Zer egiten du Hamarlaurek? Gako zilotik pasa arazten du bere zakua eta erraten dio zakuaren barnerat gan nahi duela. Erran orduko sartzen da eta han dago beti ate zokuan.
Ganen zarenian zerurat, emazu ungi kontu, han ikusiko duzu.
(Catherine Elizondo. cf Le Vieux soldat Caballero)
Euskal ipuinak Wentworth Webster 1877
8. SAN JOSE ETA ETSAI
Zuia eta Kuartangon kontatzen denez, San Jose arotza zen eta bere familia aurrera ateratzeko zura mozten aritzen zen bere aizto handiarekin; oraindik zerra ez baitzen ezagutzen. Etsai zelatan egoten zen gaiztakeriaren bat egiteko asmoz, eta San Jose bere errezoak egitera joan zen batean aroztegian sartu zen. Kaltea egiteko asmoz egurra mozteko erabiltzen zuen ahiztoa seboz igurtzi zuen, zerrautsa itsatsiko zitzaiolakoan eta egurra moztea eragotziko ziolakoan.
Baina, San Jose bere lanean hasi zenean mozketa hobeto egiten zuela konturatu zen, eta Etsaik izugarrizko amorrua izan zuen.
Hurrengo batean, aiztoari ebakiak egin zizkion, hortzak ateraz. Eta kalte gehiago egiteko asmoz, hortzak alde banatara okertu zituen. Horrela San Josek ezingo zuen ezer moztu.
San Jose lanerako jarri zenean eta erreminta horrela ikustean era bat goibeldu zen, baina besterik ez zuenez egurra mozten saiatu zen. Hara non, mozketa nekezago egingo zuelakoan aiseago egiten zuela konturatu zen, eta honela San Josek lehen zerra izan zuen.
Carlos Ortiz de Zarate. GORBEIA PAISAJES Y LEYENDAS
9. DEABRUA ETA APEZA
Ezterentzubin harri erauntsia, arada intzuten zen, arada. Hala erraiten duzie ziek ere? Harriaren azantza, harri erauntsia heldu delarik haren azantza, arada, kliskita-klaskata, zur idorrez joka bezala da... zera, xalapartaren azantza egiten du. Eta arada hautemaiten zen, eta apeza eta beretiarra galdeginik, kanpoan, elizatik kanpoan otoitzean ari zen eta ur benedikatia botatzen eta latinez otoitz, hitz mirakuluzkoen erraiten, sakratiak, sekretuzko hitzak. Eta apeza (enfasia) izerdi uharretan! Eta beretiarra harritia hari so, eta hura ari zen bere zeretan eta:
- Ezarrak zangoa ene zangoaren gainean.
Eta beretiarrak ezarri zien zangoa apezaren zangoaren gainean eta ordian ikusi zien Iturranburuko parrean -Iturranburu mendi bat da, ezta, Ezterentzubiko mendi bat- Iturranburuko parean ikusi zien hodeietan apeza borroka deabriarekin ari. Debria buztanarekin eta adarrekin eta guziak, e? biloekin eta. Eta deabriarekilan borrokan (enfasia) tira ahalarik! Eta ordian hartako zen apeza izerdi hola. Bistan dena: apezak irabazi zuen eta debria gibelarazi: ez zen jin harria, ez zen herriraino harria jin (Eñaut Etxamendik kontatua).