GAUEKO

  1. ARGI DIZDIRATSUA (Tes)
  2. GAUKEOREN HATZAMARKADAK (Tes)
  3. NESKA GAZTEAREN ERRONKA (Tes)
  4. GAU (Tes)

1. Argi dizdiratsua

Gorbeialdeko Arabako lurretan gaueko jaunari Gau deitzen zioten. Oso arriskutsutzat jotzen zuten gauean etxetik kanpo ibiltzea, Gauren garaia baitzen hura. Goizean izotz arrastoak zeuden bitartean Gauren eragina zirauela pentsatzen zuten.

Gazte batzuk menditik zihoazen gau batean, argi distiratsu bat ikusi zuen batek, eta izugarrizko ikara sartu zitzaion. Besteek barre egin zioten, ez zeukala zertan beldurrik izan esanez. Orduan gazteak erronka bota zien: ea nor ausartzen zen argiarenganaino joatea.

Batek, arro-arro, erronkari heldu zion, eta argia zegoen lekuan aurkitzen zen pinutik baietz adar bat ekarri, erantzun zion.

Joan zen mutila argia zegoen lekura, eta pinuaren adar bat apurtzen ari zela argia beregana hurbiltzen hasi zen. Orduan konturatu zen, argi hura izugarrizko zakur baten begien distira zela. Zakurrak esan zion, gau ez desafiatzeko; gaua, espirituen eta hildakoen erreinua zela eta.

Gaztea, beldurraren beldurrez besteengana joan zen, pinu adarra eman zien, eta hitzik egin gabe etxeratu zen. Etxera iristean oheratu zen, eta ez zen gehiago esnatu.

2. Gauekoren hatzamarkadak

Lekeitioko hiru irule gauean etxerantz ziohazela hiru irrintzi entzun zituzten, eta beraiek ere erantzun egin zuten. Beldurraren beldurrez, lasterka batean, Urkiza-aurrekoa etxean sartu ziren.

Sartu eta atea itxi zutenean, gaueko jeinuak izugarrizko bultzada eman zion ateari, eta bertan utzi zituen hamar hatzamarren seinaleak.

3. Neska gaztearen erronka

Oiartzungo baserritar neska gazte batek egin omen zuen apustu, baietz iturritik ura ekarri gauerdia ondoren. Atera zen baserritik ontzi batekin ura ekartzeko asmotan, baina ez zen gehiago itzuli.

Handik denbora batera, neskatxaren ontzia, hutsik, eta odol tanta batzuk jausi omen ziren baserriko tximiniatik behera.

4. GAU

Gorbeialdeko Arabako lurretan gaueko jaunari Gau deitzen zioten. Oso arriskutsutzat jotzen zuten gauean etxetik kanpo ibiltzea, Gauren garaia baitzen hura. Goizean izotz arrastoak zeuden bitartean Gauren eragina zirauela pentsatzen zuten.

Gazte batzuk menditik zihoazen gau batean, argi distiratsu bat ikusi zuen batek, eta izugarrizko ikara sartu zitzaion. Besteek barre egin zioten, ez zeukala zertan beldurrik izan esanez. Orduan gazteak erronka bota zien: ea nor ausartzen zen argiarenganaino joatea. Batek, arro-arro, erronkari heldu zion, eta argia zegoen lekuan aurkitzen zen pinutik baietz adar bat ekarri, erantzun zion.