Beste batzuk
- OSINEKO BASILISKOA (Tes)
- ARBURUKO INDARTSUA (Tes)
- MAIRUAREN LEIZEA (Tes)
- TXAKUR BELTZA (Tes)
- ARDI (Tes)
- ERROLAN MONREAL MENDIAN (Tes)
- EHIZTARI ATSEKABETUA (Tes, Aud)
- ARRABAKO USOA (Tes)
- HONTZURIA (Tes)
- ZALDIARANGO MAIRUA (Tes)
- JAUN ZURIA (Tes)
- ARROSA (Tes)
13. AXERIA
14. ANDRE BATEN HILTZEA
15. ARBELDI BASERRIKO ALABA
16. ADURRAREN INDARRA
17. MIKELATS
1. OSINEKO BASILISKOA
Arabako Mendozan bada Urrialdo izeneko auzo bat. Orain dela aspaldi biztanle asko zituen, etxe ugari, eta aberastasuna nonahi ageri zen. Halako batean, ordea, Urrialdoko herri osoa larritu eta antsiatan jarri zuen gauza bat gertatu zen. Suge batek oilo arrautza bat lapurtu eta txitatu egin zuen. Bere garaia etorri zitzaionean, arrautza puskatu egin zen eta haren barrutik basilisko bat atera zen. Katu bat bezain handia zen, burua oilarraren gisakoa zuen, baina horzduna, gorputza sugearena bezalakoa, hegoak arantzez beteak eta isatsa lantza bezain luzea eta puntazorrotza.
Izan daitekeen animaliarik beldurgarriena da basiliskoa. Armarik hoberenak, begiak eta hortzak ditu. Basiliskoaren begirada heriozkoa da. Basiliskoaren begiradak gauzarik txarrenak egin ditzake: landareak zimeltzen ditu, arbolak ihartzen, hegaztiak hegan doazenean erorarazten eta horrelako hainbat gauza eragin dezake. Haren begiradak kalterik egiten ez dion gauza bakarra boskoitza da, sendabelarra, basiliskoaren hortzek egindako zauriak senda ditzakeena. Bi animalia dira borroka batean basiliskoa gainditzeko gai direnale oilarra eta erbinudea. Animalia beldurgarri hori hil egiten da oilarraren kukurrukua entzutean eta baita erbinudeak hortzak gorputzean sartzen dizkionean ere. Urrialdoko biztanleek ez zekiten, ordea, horren berri.
Basiliskoa putzuan azaldu zen, egun batean, uretan zegoen enbor baten gainean eserita. Arropa garbitzera joandako bi emakumek ikusi zuten lehenik.
-Zer da hor uraren erdian dagoen hori? -galdetu zuen batek.
-Ba... ez dakit ba... oilar bat dela esango nuke -erantzun zion besteak.
-Oilar bat uretan? Noiz ikusi duzu horrelakorik?
Horretan, basiliskoak bere begirada bota zien; bi segundotarako bi emakumeak hilik geratu ziren eta munstroa desagertu egin zen.
Inork ez zuen ulertzen noia gertatu ziren heriotza haiek; Urrialdoko biztanleak are gehiago hasi ziren beldurtzen biharamunean gizon bat hilik agertu zenean, eta hurrengoan beste bat, eta gero beste bat...
Heriotza guztiak putzu haren inguruan gertatzen ziren baina inork ez zuen gauza arrarorik ikusi han. Jakin behar zutela zer gertatzen zen, eta mutil gazte bat bidali zuten zelatan egon zedin. Oraindik eguna argitzen hasi gabe zen, eta mutila zuhaitz batera igo zen; handik, adartartean ezkutaturik, zain geratu zen zer gertatuko.
Goiz osoan ez zen ezer gertatu. Baina, eguerdi inguruan, zagurdi bat ikusi zuen putzurako bidean zetorrela. Bidaiariek paisaiari begira zetozen, etxeei buruz hitz eginez. Halako batean, aintzirara begiratu zuten eta, bat-batean, hango uretan basiliskoa azaldu zen. Begirada zalgurdian jarri zuen eta, zuhaitzean gordeta zegoen mutilan zer gertatzen zen ikusteko astirik eman gAbe, zalgurdia eta pertsonak desagertu egin ziren. Une batzuetan, mutila josita bezala geratu zen, gero begiak igurtzi zituen eta aintzirara begiratu zuen, baina basiiiskoa desagertua zen ordurako.
Gertatutakoaren berri izan zutenean, beldur-ikarak hartu zituen Urrialdoko biztanleak. Ez zekiten nola borrokatu halako izaki ahaltsu baten kontra eta herritik alde egitea erabaki zuten gehienek, bizia gordetzea baitzen lehenengo gauza. Banaka batzuk baizik ez ziren ausartu herrian geratzera.
Baina denbora aurrera zihoan, etxe hustuak erortzen ari ziren eta geratu ziren biztanleak ere geroz eta pobre eta behartsuago bizi ziren; izan ere, beldur baitziren ateratzeko ere basiliskoarekin topo egiteko beldurrez eta ez ziren ausartzen putzu hartako ura erabiltzera ere. Abereak aske zebiltzan, janari bila, jabeak ez baitziren abereez arduratzen. Ura edatera putzura hurbiltzen zirenean, basiiiskoa azaltzen zen eta hil egiten zituen.
Egun batean, ordea, ia lumarik ere geratzen ez zitzaion oilar zahar bat inguratu zen putzura. Basiiiskoa azaldu eta begira geratu zitzaion; oilar zaharrak, ordea, begirada itzuli zion. Horrela egon ziren une batez. Orduan, oilarrak, beste hura oilategiko buruzagi lekua kentzera joan zitzaiolakoan, haizea hartu, bere bular argal hura puztu eta bere sasoirik hoberenean bezala jo zuen kukurruku.
Basiliskoa harri bihurtu zen bertatik, puskatan zatitu zen eta urpean hondoratu zen.
Harrezkero ez dute basiliskorik ikusi herrialde hartan, baina alde egindako biztanleak ez ziren inoiz itzuli eta Urrialdoko herriak geroztik ez du ezagutu garai batean izan zuen aberastasunik.
2. ARBURUKO INDARTSUA
Orain dela bi mila urte eta gehiago, erromatarrek Iberiar Penintsula inbaditu zuten. Beren bidean topatzen zituzten lurraldeak konkistatu eta, salbuespen bakar batzuk izan ezik, ez zuten oposizio handirik aurkitzen. Baina gaur egungo Araba eta Nafarroaren hegoaldera heldu zirenean, hemengo konkista beraiek uste baino zailagoa gertatuko zitzaiela ohartu ziren. Hasieran, lurralde zabalak zirela eta, ez zuten zailtasun handirik topatu baina, aurrera zihoazen eran, erresis- tentzia geroz eta gogorragoa aurkitu zuten.
Euskaldunak zeharo independenteak izan dira beti, ez dute konkistatzeko gerrarik egin izan, baina besteek menderatu nahi izan dituztenean, gogor defendatu dituzte beren gauzak. Euskaldunek ez zuten entrenaturiko soldadurik, ez armarik, ez gerrarako taktikarik eta batez ere, erromatarrak baino askoz gutxiago ziren. Hala ere, ezpata eta arma jaurtigarriak ondo erabiitzen zituzten eta, gainera, "gerrilazko gerra" ondo ezagutzen zuten. Era honetako borrokan, etsaia ez zuten aurrez aurre erasotzen, ustekabean eta leku eta une jakinetan baizik.
Gerra egiteko era hau erabat berria zen erromatarrentzat eta soldaduz askoz ugariagoak baziren ere, borroka amaitzea ezinezkoa gertatzen zitzaien. Hori dela eta, galera handiak zituzten gizonetan eta dirutan. Horrela bada, basati ile luze eta bizardun haiekin akordio batera iristea erabaki zuten, larruzko jantziak eta defendatzeko ahuntz larruzko ezkutua besterik erabiltzen ez zuten basati haiekin. Bi aldeak ados jarri ziren eta bi borrokaldi egitekotan geratu ziren: bat, Euskal Herrian eta bestea, Erroman. Ez dugu gure lurrean izandako borrokaren berririk baina bai besteari buruz. Euskaldunek gizonik indartsuenak eta borrokarako hoberenak hautatu zituzten Erromara joateko età bidaiarako prestakuntzak egiten hasi ziren.
Arburu izeneko herrian, Gasteiztik hurbil, nekazari bat bizi zen, bere lurrez eta animaliez baizik arduratzen ez zena. Izugarrizko gizon erraldoia zen. Gizonik handiena ere sorbaldaraino iristen zitzaion.
Handia bezain indartsua zen, gurdiari helduta, idi pare baten lana egin zezakeen berak bakarrik. Inork ez zuen haren familiaren berririk, ez zekiten nondik zetorren. Horregatik, denen ustetan, gizakien bizimodura moldatutako jentil bat zela pentsatzen zuten. Baina isila zenez eta komunitateko eginbeharretan parte hartzen zuenez, denek maite eta errespetatzen zuten.
Erromarako bidaia prestatzen ari ziren euskal buruzagiek erraldoi haren berri izan zuten. Beste borrokalariekin batera biltzeko eskatzera joan zitzaizkion. Arburuko Indartsuak ez zuen nahi izan hasieran.
-Ni ez naiz soldadua -esaten zien behin eta berriro.
Buruzagiek ematen zizkioten arrazoiek ez zuten ezer askotarako balio, bera nekazaria zela eta ez soldadua errepikatzen baitzuen. Etsia hartu zutenean, alde egin zuten. Gau hartan Indartsuak gaizki egin zuen lo eta amets gaizto bat izan zuen. Bere soroa ikusten zuen ernetzera zihoazen galburuz betea. Halako batean, ordea, bele talde bat etorri eta mokoka hasi ziren, eta galburu denak apurtu zituzten. Etxetik atera eta bere lana deuseztatzen ari ziren hegazti haiek uxatzen salatzen zen, baina alferrik, gero eta bele gehiago azaltzen ziren. Orduan, urrutitik, euskal soldadu haiek ikusten zituen età haiengana jotzen zuen laguntza eske, baina honela erantzuten zioten hauek
-Gu ez gara nekazariak.
Arburuko Indartsua izerdi patsetan esnatu zen.
-Nire beharra dute eta nik ere haiek behar ditut -pentsatu zuen, eta, besterik gabe, bere etxea utzi eta borrokalari haiengana joan zen.
Erroman gizalegez hartu zituzten euskaldunak baina, haien itxura zakarra zela eta, harriturik zeuden erromatarrak. Borroka egiteko eguna iritsi zen. Coliseo handia bete-betea zegoen. Berrogeita hamar euskaldun eta beste horrenbeste erromatar atera ziren hondarretara.
Euskaldunek, beren ezpata eta ahuntz larruzko ezkutuekin; erromatarrak, koraza, kasko eta Inperio osoko armarik hoberenez hornituak.
Gizon guztiek hil ala bizi jotzen zuten, baina euskaldunen ausardiak erromatarren armadura topatzen zuen eta lurrera erortzen ziren bata bestearen ondoren, Hori ikustean, erromatar ikusleek garrasl sutsuz animatzen zituzten beren soldaduak.
Mundu guztiak garaipena erromatarrena izango zela uste zuenean, Arburuko Indartsuak oihu egin zuen:
-Sabelean!
Minutu gutxiren buruan, borrokak erabat bestelako itxura hartu zuen, euskaldunek erromatarren sabelera jotzen zuten, korazaren behe aldera, korazak, izan ere, bularra bakarrik estaltzen baitzien, eta berehala berrogeita hamar erromatarrak hilik zeuden hondar gainean. Euskaldun askorik ere ez zen geratzen, baina borroka irabazia zuten behintzat eta Arburuko Indartsua inguratzen zuten irrintzi eta pozezko oihu artean.
Erromatarrek onartu egin zuten derrota, zaurituak sendatu zituzten eta opariz bete zituzten Euskal Herrira itzuli baino lehen. Urte askotan bakea izan genuen gure lurretan eta bai euskaldunek bai erromatarrek egindako hitzarmena bete zuten.
Arburuko Indartsua bere lurretara itzuli zen eta han bizi izan zen 110 urte bete zituen arte. Ez zuen inoiz gehiago borrokarik egin, baina Euskal Herriko gizonik indartsuena eta ausartena bezala beneratua eta gogoratua izan zen.
EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea
3. Mairuaren Lezea
Fitero herritik hurbil, harkaitz aldapatsu baten gailurrean, Alhama ibaia zeharkatzen duen ibarra menderatuz, gaztelu zahar baten hondakinak daude. Ibai ertzean leize sakon bat dago, "Maiairuaren leizea" izeneko. Jendeak uste duenez, lurpeko pasadizo batez gazteluraino iristen omen da.
Arabiarren agintaldian, gaztelu hori soldadu mairuek okupatzen zuten eta borroka asko izaten ziren haien eta nafarren artean.
Borroka horietako batean nafarren buruzagia zauritu, preso egin eta ziegan sartu zuten katez lotuta. Hil ere egingo zen alkaide mairuaren alabarengatik izan ez balitz, hark ahal zuen guztian laguntzen baitzion. Eta horrelako istorioetan gertatzen den bezala, maitemindu egin ziren.
Hilabete batzuen buruan neskaren familiak erreskaterako dirua bildu zuen eta askatu egin zuten. Berriro etxera itzulirik, nafar gazteak ezin zuen bere maitea burutik kendu eta gaztelu haren aurkako eraso bat antolatu zuen, hartaz jabetu eta neska mairuarekin elkartzeko asmoz.
Gauza ondo atera zen. Nafarrek soldadu mairuak bota egin zituzten handik eta bi maiteminduak elkarrekin batu ziren. Egunak bazihoazen eta bi maitaleen zoriona erabatekoa zen, baina, bien
bitartean, mairuek laguntza lortu eta gaztelua berreskuratzeko asmotan itzuli ziren. Eraso egin zuten. Nafarrak oldarrez eta suharki defenditu ziren, baina mairuak askoz gehiago zirenez, haientzat izan zen oraingoan garaipena.
Nafarren buruzagi gaztea zauritua suertatu zen eta, zer gertatzen zen ikusi zuenean, neska mairua mutilarengana joan zen. Ahal zuen bezala pasagune sekretu batera garraiatu zuen eta handik, ibai
ertzeko leizeraino eraman zuen. Behin salbu jarri zirenean, neska zauria sendatzen hasi zitzaion, baina odola bor—bor zerion eta ura behar zuen. Horrela bada, gudariaren kaskoa hartu eta ibaira joan zen ur bila.
Bien bitartean, nafar gaztearen eta alkaidearen alabaren bila zebiltzan mairuak gazteluan, baina, jakina, ez zituzten topatu. Halako batean, zelatan zegoen mairu batek nafarraren kaskoaren distira
ikusi zuen almenatik eta, ihes egitera zihoalakoan, gezi bat jaurti zion. Arkulariak punteria ona zuen eta erdiz erdi jo zuen neska. Mairu gazte maitemindua herioz zauritua geratu zen. Anal zuen bezala, leizeraino iristea lortu zuen eta hantxe erori zen hilik bere maitearen gorputz gainean. Mutila ere laster hil zen neskaren adats luzeak laztandu ondoren.
Bi gorputzak han geratu ziren, beren arimek bizitzan idoro ez zuten bakea aurkiturik. Geroztik, zuriz jantzitako neska mairu eder bat ikusi izan omen dute besapean txarroa duela. Ibaira joan, txarroa urez bete eta leizera itzultzen omen da berriro. Zaldun nafarrarekin maitemindutako mairuaren arima da. Orain dela ehunka urtez honantz ez da inor ausartu izan leize horretan sartzen.
4. TXAKUR BELTZAREN KONDAIRA
Kondaira hau Bizkaiko Berrizen kontatzen da eta horrela dio:
Bazegoen herrian laister ezkondu behar zen mutiko bat, bere senide eta lagunei gonbidaketak banatzen ari zizkien bitartean hilerritik pasa zen eta lurperatzaileari erori zitzaion giza-buruhezur batekin topatu zen. Mutikoa ostiko galanta eman zion buruhezurrari hau esanez: "Zu ere gonbidatuta zaude bihar nere ezteira".
Hau esanez etxerantz abiatu zen eta etxetik gertu zegoenean, exerita geratzen zitzaion zakur beltz handi bat ikusi zuen. Zakur honen begiradan zerbat ikaragarri nabaritu zuen,ikara ematen zion. Mutikoa amari esan zion gertatu zitzaiona hilerritik pasatzerakoan eta buruhezurrarekin egin zuena, eta gero esan zion nola agertu zitzaion zakur beltz ikaragarri eta misteriotsu hura,eta nola zakur hau leku guztietara zihoan bere atzean.
Ama, larriturik honela esan zion:
- Joan zaitez, seme, joan zaitez apaizarengana
Ama lehiora hurbildu zen ia zakurra ote zegoen ikusteko eta han ikusi zuen, bere semea utzitako lekuan zegoen geldirik.
- Joan zaitez azkar apaizarengana seme eta eskaiozu iritzia gaur gauean berarekin aitortzen zarenean, kontaiozu gertatu zaizun guztia,eta esaiozu ia zer egin behar duzun zakurrarekin.
Alaxe egin zuen semeak. Apaizarengana joan omen zen aitortzera eta orduan iritzia eskatu zion. Apaiza, herrian zehar gizon on eta errespetagarria zana, honela esan zion:
- Ara seme!, gaizki egin baituzu hezur hori ostikoa ematerakoan, etzenuen hori egin behar, baina irtenbidea badaukala uste det.
Janaldia hasten denean, hartzazu zakurra eta jartzazu mahai azpian eta jan behar den janari guztia emaiozu zakurrari lehendabizi, beste gonbidatuei baiño lehen, eta hori egiten baduzu, ez izan kezkaik, Jaungoikuak barkatuko dizulako.
Ezteia ospatu zen eta janaldira joan zirenean,mutikoa zakurra hartu zuen eta mahai azpian ipini zuen bere ondoan. Janak iristerakoan mutikoa zakurrari ematen zion jateko bestei baiño lehen eta mutikoaren anai batek hau ikusterakoan honela esan omen zion:
- Zakurrai janari bikainenak ematen ari haiz.
Horrela beste gonbidatuek ere galdezka hasi ziren baiña mutikoak honelaxe erantzun zien:
- Bazekiat zergatik egiten deten, baiña ez nazazue gehiago galdetu.
Janaldia bukatzerakoan,mutikoa zakurrari begiratu zion eta zakurrak hala esan zion:
- Ongi egin duk apaizaren esana betetzerakoan, egingo ez baldin bahuen, zigortua izango hintzen, ni nere jabearen zaintzalea naizelako. Berak agindu zidan hona etortzea, zu berari egindako keiñu txarra konpontzeko.
Hau esanda, zakur beltz handi honek denen bistatik desagertu zen eta horretik Euskal Herri osoan esaten dute,txakurrak beraien jaben ondoan egoten direla beti, hauek hilda egon ezkero. Hiltzen direnean, txakurrak jabeen hezurren zaindariak dira.
5. Ardi
Okinako leizean, koba hartako irelu edo zaintzailea ardi itxuran azaltzen da, herri hartan diotenez. Albainako gizon batek, bestalde, honako istorio hau kontatzen du. Artzain bat lo zegoen pago batzuen itzalean, bere ardiak Okinako mendian sakabanatzen ziren bitartean, artzainek askotan ohi duten bezala.
Iluntzen hasi zenean, ardiak, bakar batzuk kenduta, harpeko babesera bildu ziren. Artzaina joan zen falta zirenen bila, zintzarri hots bat entzuten zuen aldera. Hara iristean hotsa entzuten zuen, baino ez zuen ardirik ikusten.
Bazirudien zintzarria bere oinpean zegoela. Aurrerago joan zen eta Okinako leizearen barruan erori zen. Ikaratu egin zen artzaina eta Arantzazuko Ama Birjiña etorri zitzaion burura, eta laguntza eskatu zion. Hurrengo goizean Arantzazuko kanpandorrearen azpian agertu zen.
Okinan beste hau ere esaten da: Herri hartako gazte bat Arantzazura omen zihoan, eta herriko kobaren ondotik igarotzean, arkume bat ikusi zuen han bertan. Orduan esan zuen bere kolkorako. "Itzuleran ondo etorri hintzaidake, oraindik hor baldin bahaiz". Egun batzuen ondoren, Arantzazutik itzuli zenean, han aurkitu zuen arkumea lehengo leku berean, leizearen ondoan. Hartzen hasi zen, baino, eskuz ukitu zuenean, arkumeak, indar misteriotsu batez, leizearen barruraino bota zuen. Ezin zuen askatu bere burua arkumeagandik. Orduan Arantzazuko Ama Birjiñari otoitz egin zion eta berehala askatu zen, eta, bitartean, arkumea leizearen barruan ezkutatu zen.
6. Errolan Monrreal mendian
Nafarroako beste kontakizun batek dio Erroldan Karlomagnoren tropekin etorri zela Nafarroa menderatzera, eta, bertan zela, jendez beterik zegoen herri bateko eliza txikitu egin nahi izan omen zuela.
Horretarako, Iga de Monrreal mendira igo, eta, handik, izugarrizko harritzarra botatzen hasi zen elizara. Baina, hara non, gorotz batean irristatu eta bost bat kilometrora zegoen Urrotz herrira jausi omen zen harri izugarri hura. Oraindik herri horretan da bi metro luze eta metro bat zabal dituen harritzarra.
7. EHIZTARI ATSEKABETUA
Aspaldiko garaietan izan zen Gorbeia aldean ehiztari bikaina zen gazte bat. Gipuzkoako kostaldeko neska gazte eder batez maitemindu zen eta ezkontzera ekarri zuen bere herrira.
Eztei ospakizunetan bikotearen senitartekoak eta lagunak elkartu ziren jai alai bat ospatzeko asmoz. Gazteen artean jokoak eta apustuak antolatzea pentsatu zuten, eta gazte batek mendian arrapatutako lepahori bat atera zuen torneo bat antolatzeko asmoz. Lepahoria libre utzi eta lantza jaurtiketa bakarrean hil behar zen.
Lehen jaurtitzaile izateko ohorea ehiztari gazteari utzi zioten. Jokoa hasi eta jaurtitzera zihoala laino artetik eguzki izpi distiratsu bat atera eta lantza desbideratu egin zen. Zorigaiztoaren zorigaiztoz, lantza desbideratua andregaiaren bihotzera joan zen bete-betean, eta hantxe bertan hil zen neska gaztea. Guztiak lur eta zur gelditu ziren.
Mendiko Jaunaren zigorra izan omen zen, bere abereei tratu txarra emateagatik.
Ehiztari gaztea bere maitea berak hil zuela ikustean, atsekabetuta, mendira joan zen betiko, eta ez zen gehiago agertu. Ordutik, ehiztariaren arima Gorbeiako mendietan barrena omen dabil barkamena eske, eta ekaitz egunetan, oraindik ere, bere negar zotinak entzuten omen dira.
8. ARRABAKO USOA
Elezaharrak dioenez, orain dela urte asko, bazen Markinan (Zuia) uso ehiza ikaragarri gustatzen zitzaion artzain gazte bat.
Behin batean , atera zen ehizara eta uso bati bete-betean eman zion bere geziarekin, eta lurrera erori zen hegaztia. Jaso zuenean, bizirik zegoela ohartu zen. Penatuta, hil beharrean jaten eman eta zaindu egin zuen. Handik egun batzuetara, sendatuta zegoela ikusita, libre utzi zuen eta hegan jon zen. Baina, bere buru gainean hegaldi batzuk egin ondoren, uso zuria bere sorbaldan pausatu zen. Ordutik aurrera, harreman berezi bat sortu zen usoa eta artzainaren artean: gazteak egunero jaten ematen zion eta usoa etxolaren gainetik hegan ibiltzen zen, zelatan, artzaina babestuko balu legez.
Usoa hainbeste maite zuela ikusita, gaztearen aitak esan zion ehiza egitera zihoanean ez ateratzeko usoa, bestela aztore batek hil zezakeela eta.
Artzaina ahuntz batzuen bila joanda zegoen egun batean, txabola ondotik ehiztari bat pasa zen eta usoa utzi zezan eskatu zion aitari, ehizarako erakargailurik ez zuela eta. Aitak ezetz esan zion, baina ehiztaria temati jarri zen eta diru mordoxka bat eskaini zion. Orduan, aitak utziko ziola esan zion, baina eguna bukatu aurretik itzultzeko baldintzarekin.
Ehiztaria Lekanda ingurura joan zen eta usoa libre utzi zuen. Artzain gaztea ere inguruan zebilen, eta ahuntz baten bila zebilela harkaitz batean oreka galdu eta amildegi batetik behera jausi zen. Usoak gertatutako zerutik ikusi zuen eta atsekabetuta begira gelditu zen. Une horretan azore bat etorri eta arrapatu egin zuen. Ilunabarrean ehiztaria usorik gabe itzuli behar izan zuen txabolara, eta, orduan, semea eta usoa desagertu zirela ohartzean, aitak okerrena pentsatu zuen.
Denbora asko egin zuten berain bila, eta, halako batean, amildegi batean topatu zituzten biak elkarren ondoan hilik. Biak elkarrekin lurperatu zituzten.
Aitak burua galdu zuen penaren penaz, eta ordutik basoan noraezean omen dabil negar zotinka.
Beste batzuk, usoa benetan sorgin bat zela diote, eta Lekandako haitzean dauden bi orban gorriak sorgin maiteminduaren odol tantak omen dira.
9. Hontzuria
Arabako herri batean bi anaia bizi ziren, elkarren guztiz ezberdinak beren izaeran. Bat, ona, zintzoa eta eskuzabala zen; bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz betea. Batek ongia eta Jainkoa zituen maite; besteak, berriz, ez zuen deabruarengan ere sinesten, bere buruaz eta egunetik egunera biltzen ari zen ondasunez baizik ez zen arduratzen.
Urteak joan eta urteak etorri, aberatsa geroz eta aberatsago ari zen egiten, ez zion inori ezertxo ere ematen eta bere buruari ez zion poztasunik txikiena ere opa, horrek dirua gastatzea esan nahi baldin bazuen. Horrela bada, sekulako dirutza bildu zuen eta zazpi giltzapean gordea zeukan, eta arratsero-arratsero bere diru kutxa zabaldu eta diruak zenbatzen izaten zituen bere poz guztiak.
Beste anaia, berriz, geroz eta pobreago eta behartsuago. Besteenganako maitasunak eraginda, zuen guztia banatzen zuen. Herriko behartsu guztiek bazekiten haren atera joanez gero, ez zirela esku hutsik aterako.
Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen eta heriotza bertan zueia antz emanik, Iagun bat bidali zuen anaiarengana kandela batzuen bila, izan ere garai hartan ustea zegoen hildakoak argiren bat behar duela inguruan beste mundurantz egin behar duen bidea argitzeko. Ondoan kandela argirik izan ezean, hildakoak bidea gal zezakeen, eta hara-hona ibiltzera behartu, biclea aurkitu ezean.
Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zion hiltzear zegoen anaiarentzat, baina zikoitz hark honeia erantzun zion:
—Harengandik Iaguntza jaso dutenek eman diezazkiotela kandelak. Nik ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik! Nire anaiak ez dit inoiz ezer eman, ezta eskatu ere; kito gaude!
Gau horretan bertan hil zen gaixoa, baina hii aurretik honako hitz hauek esan zituen:
—Madarikatzen haut, anaia! Hiltzen haizenean ez duk inor izango hire begiak ixteko, eta hire arima betiko erraturik geratuko duk hontzuriren baten gorputzean...
Eta hori esanik, azken arnasa eman zuen.
Urte asko joan ziren geroztik. Zikoitza ez zen inoiz anaiaz gogoratu, baina egun batez, dirua zenbatzen ari zela, gaitz bat sumatu zuen. Berehaia jakin zuen hiitzera zihoala eta, bat-batean, anaiaren azken hitzak etorri zitzaizkion burura. Izuaren izuz, barkamena eskatu zuen, baina une hartan bertan hontzuri bat sartu zen leihotik eta haren buruaren gainean hegan hasi zen. Orduan, urrunetik zetorren ahots bat entzun zuen esanez:
—Ez diat zer barkaturik, ez baitidak in0iz ezer egin, baina hire arima erraturik ibiliko duk menderen mende, gaur, hire heriotzako egunean, hire alboan daukaan hontzuri horren gorputzean.
Haren gorputzik ez zen inoiz aurkitu eta jendearen ustez oraindik ere erraturik dabil hontzuri baten itxuran.
Horregatik, norbait gaixo dagoen etxe inguruan hontzuriren bat agertzen denean, seinale txarra izaten da, gaixoa hil edo gaizkitu egingo dela adierazten baitu.
Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK
10. Zaldiarango mairua
Oirain dela mende asko, bazen Arabako Zaldiaranen dorretxe bat, oso ederra, gaur egun tamalez hondoa jo eta birrinduta dagoena.
Don Pedro jauna, gazteluaren jabea, jende guztiak maitatzen eta errespetatzen zuen, izan ere gizon prestua eta ausarta baitzen eta ondo defendatzen eta administratzen baitzituen gobernatzen zituen Iurrak.
Doña Asonarekin ezkondua zegoen eta bizimodu Iasaia zeramaten. Baina, bake aldi Iuze baten ondoren, Ebro aldea harturik zuten Banu Kasi mairu nafarrak berriro ere Araban sartu ziren eta Zaldiarango jaunak, beste askoren antzera, borrokarako prestatu behar izan zituen bere gizonak.
Don Pedro ezaguna zen borrokan erakusten zuen ausardiagatik. Besteen aurretik joaten zen beti, eta, arriskua zegoenean, ez zion inori uzten berari zegokion lekua hartzen. Baina egun batean, borroka gogor batean, mairu batek zauritu egin zuen; saihetsa Iantza batez zeharkatu zion, eta zalduna konorterik gabe erori zen bere za|ditik. Bere so|daduek, Iurrean eta odoietan ikusi zutenean, hiltzat hartu eta atzera egin zuten. Berri urragarri hori Iaster iritsi zen Zaldiarango gazteluraino eta, Dona Asonarekin batera, denek egin zuten negar halako gizon ona galdu zutelako.
Don Pedrok begiak zabaldu eta rnugitzen hasi zenean, saihetseko minak ez zion utzi.
—Ez zaitez mugi, zauria oraindik ez da itxi —entzun zion esaten emakume bati.
Neska mairu bat ari zitzaion horrela hitz egiten; amets bat bezain ederra zen, eta maindireak ondo jartzen zizkion bitartean irribarre egiten zion. Don Pedrok zerbait esan nahi izan zuen baina ahoa Iehor zeukan.
—Zaude isilik. Banu Kasitarren gotorleku batean zaude eta, nire ustez, Iuzaroan egon beharko duzu hemen, noski.
Zaldiarango jauna sendatu zen, baina bahiturik eduki zuten, preso hartutako beste zaldun arabar asko bezalaxe.
Lau urte Iuzez egon zen Don Pedro gaztelu nartan, bere etxekoekin harremanetan ezin jarririk. Hori oso gogorra gertatuko zitzaion zaintzaile eduki zuen neska mairu harengatik izan ez balitz. Zaida zuen izena. Laster maitemindu zen Don Pedro neska hartaz, izan ere, hain zen gozoa eta ederra. Amodio haren ondorioz, bi haurjaio ziren eta zaldunak bere etxea eta emaztea anaztu zituen. Dona Asona oraindik ere negarrez aritzen zen senar galduaz gogoratzen zenean.
Baina gerra iritsi zen bezaia, bakea ere iritsi zen eta baniturik zeuzkatenak askatu egin zituzten. Don Pedrok etxera itzultzeko gogo bizia izan zuen. Abiatu zen, bada, baina aurretik agindu bat egin zion bere maiteari, bere eta haurren biia itzuliko zela. Mairuak malko Iodiak zituen begietan bere gizona alde egiten ikusi zuenean.
Zaldiarango Don Pedroren itzulera festa bat bezaia izan zen. Dona Asona zorionez Iehertzeko zorian zegoen; senideek, Iagunek eta gazteluko guztiek egun askotako festak ospatu zituzten niida uste
zuten gizona itzuli zelako.
Don Pedrori burutik erabat kendu zitzaizkion bere beste andrea, mairua, eta harekin izandako haurrak. Gaztelua utzi eta Gasteizera joan zen bizitzera, nan garrantzizko kargu bat eman baitzioten Arabako kondearen ondoan.
Zaidak, ordea, ez zuen inoiz ahaztu. Bere gizon maite hura noiz itzuliko zain egon zen. Zain eta zain egon zen eta beste Iau urte joan ziren. Orduan, haren bila ateratzea erabaki zuen. Bere haurrak hartu eta Arabako lurretan zehar abiatu zen Zaldiarango gaztelura iritsi arte. Gaztelua hutsik zegoen.
—Hau du bere etxea eta noizbait itzuliko da. Orduan, gu hementxe egongo gara —pentsatu zuen Zaidak, eta sarrerako eskaileretan eseri zen, itxaroteko prest.
Baina Don Pedro ez zen itzuli.
Urte asko joan ziren, mendeak. Egun batean, artzain baten alaba bere artaldearekin zebilen gazteluaren hondakinen ondoan eta txundituta geratu zen ikusi zituenak ikusita; han, garai batean gazteluko ate nagusia izandako ieku hartan, emakume bat zegoen eserita eta bere oncloan, Iasai jolasean, bi haur. Hirurak arropa arraroz jantziak zeuden eta emakumea bere ile luze, beltza orrazten ari zen eguzkitan distira egiten zuen urrezko orrazi batez. Artzainaren alabajakin-minez beterik hurbildu zitzaien baina, ikusi zutenerako, hondakinen artean gorde ziren hirurak. Dama bitxi hark bere ihesean galdutako orrazia hartu zuen neskak. Deika jardun zuen, baina inork erantzuten ez zionez, orrazia gorde eta artaldea bildurik, etxera itzuli zen.
Ez zituen ehun metro egina|< izango; ahots bat entzun zuen, esanez:
—Dame mi peinedoro.
Atzera begiratu zuen eta dama misteriozkoa ondotik zetorkioia ikusi zuen. Beidurtu egin zen eta Iasterka abiatu zen, baina dama hark jarraitu egiten zion, beti distantzia berean.
—Dame mi peinedoro.
Artzainaren alabak orrazia Iurrera bota eta lasterka jarraitu zuen, atzera begiratu ere egin gabe.
Harrezkeroztik, jende asko joan izan da hara Zaida eta haren haurrak ikusi nahian, baina egundaino ez du inork ikusi, ezagutzen denik behintzat.
Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK
11. Jaun Zuria
Jaun Zuria iparraldeko lur hotzetatik, Eskoziatik-edo, Euskal Herriratu zela diote batzuk. Beste batzuk berriz, Sugaar eta Mundakako printzesa baten (Marirena beste batzuen esanetan) semea zela diote. Larrua elurra bezain zuria omen zeukan, gariak eguzkitako distiran duen koloreko adats luzea, eta zeruari kendutako isla urdina begietan.
Laster egin omen zen Bizkaiko lurren jaun eta jabe. Denek zioten begirunea, manbru eta trukuak (mairuak, musulmanak) lur hauetatik bidali zituelako. Arrosa andrearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Hala ere, Jaun Zuria gizon gihartsu eta lerdena omen zen eta inguruko emakume asko, berarekin txoraturik, berarekin oheratu omen ziren. Horretatik Bizkai kostaldean, azalzuri eta ilehori jaiotakoak, haren nolabaiteko oinordekoak direla uste da.
Gaztelako erregeak Jaun Zuriaren beharra zuela-eta Butroeko gaztelu atzean, erregeren gerla-osteetan buru jarri zen. Benetako historian, ahozko tradizioak Jaun Zuria izena eman zion Bizkaiko III. jauna izan zen Diego Lopez I.a Harokoari. Alegiak dioenez, Arrosa andreak senarra gerran hil zitzaiola ustean, Errodrigo izeneko kondearen besoetan jarri zen, eta Jaun Zuria itzuli eta biak ezpataz hil zituen. Beste aldaera batek dioenez, emaztea eta amorantea hil ondoren, burua galdurik, itsasontzi batean Bizkaitik alde egin eta Ameriketaraino iritsi zen.
ELEZAHARRAREN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.euskonews.com/0205zbk/gaia20501es.html
12. ARROSA
Behin batez bazen errege bat. Bazituen bi alaba; arras maite zituen eta alaba hek ere beren aita maite zuten; eta errege hura egun batez deithua izan zen gerla handi batetara; eta hori aditu zutenian, arras tristatu ziren; eta beren aitak eman zioten bakotxari arrosa bana eta erran:
—Jeus hutsetan erortzen bazarete, zuen arrosak histuko dire.
Eta ez du faltatzen. Egun batez heldu da errege seme bat eta erraten dio arrats batez harekin oherat juan behar dela, eta andere gazte hura arras sokatzen3b da. Erraten dio ez duela posible errefusatzea. Eta biharamunian atzematen du bere arrosa arras histua. Eta haren ahizpari ere agertzen dio gisa berian eta erraten dio harek ere igual, eta bere boketa atzematen du igual histua.
Eta errege hura gerla finitu zenean ethorri zen bere etxerat, eta bere bi alaben arrosak atzeman zituen arras histuak. Eta izan zen xangrina handitan.
Euskal ipuinak. Wentworth Webster 1877 (Estefana Hirigaray)
13. AXERIA
Behin batez bazen axeri bat eta egun batez errekontratzen du gizon bat ur bazter batean eta erraten dio eian posible duen pasatu ur hartan. Erraten dio:
—Zer emanen nauk sari?
Eta gizonak erraten dio:
—Hirur egia erranen hauzkit, bat urean sartu eta kusian, bertzia erditan eta bertzia akhabantzan. Eta hartzen du eta erraten dio kusian:
—Orai errak niri egia.
Eta gizonak erraten dio:
—Batzuek erraten ditek: A! Zer gau ederra! Iduri dik eguna, bainan ez duk gaua sekulan eguna bezin ederra!
Axeriak erraten dio:
—Hala duk. Egia duk hori.
Eta gero urean bide puxka bat egin zutenean erraten dio:
—Orai erditan gaituk. Errak bigarren egia.
—Oi hau arthua! Iduri du ogia! Bainan ez duk egia. Ez duk sekulan artoa ogia bezin ona.
Axeriak erraten dio:
—Hala duk, egia duk hori.
Gero, ura pasatu zutenean erraten dio axeriak:
—Errak orai hirugarren egia.
Eta gizonak erraten dio:
—Axerito, axerito. Galtzak txarrak dituk, bainan txarrak izanen dituk ni baino hobiagorik ur huntan pasatzen ez baduk.
(Stephana Hirigaray
Hold of «Basa Jauna» chez M. Cerquand pp. 29
Tartaro to Mde. Bellevue - Baigorrin)
14. ANDRE BATEN HILTZEA
Behin batez, asko munduan dien bezala, bazen andre bat hainitz aberatsa. Egun batez eritasun handi batek hartu zuen eta galdetu zuen hura hiltzen zenian, bere diru guziak emateko berekin.
Hil zen andre hura, eta eman zioten kaxaren barnian, eta bere diru guziekin ehortzi zuten.
Egun batez heldu die etxe hartarat bi gizon galdetzen zutela:
—Andre harek zer egin ditu bere diruak?
Errepusta ematen diote:
—Berekin gan ditu kaxaren barnian, eta badu ja zenbeit denbora.
Gizon hek elkarrekin hitz hartzen dute behar diela arratsian gan andre hura ehortzia den tokirat. Eta badohazi. Eta xilua idekitzen dute. Kaxa atzematen dute eta atheratzen goiti. Andre hura kentzen dute eta atzematen bere diru guziak. Ez zakiten zer pentsa. Badohazi jaun ertorraren landarat eta han ikhusten dute haren zaldia. Atzematen dute eta erematen dute berekin andre hura. Estekatzen dute bere zaldiaren gainian. Eta izitua, bazabilan zaldi hura bere andre hila bizkarrian, alde baterat galupa eta bertzerat jauzika.
Biharamun goizian badoha zerbitzaria bere zaldiaren bilha eta ikhusten du zaldiaren bizkarrian zerbeit xuri xuria. Ez zakien zer zen. Iziturik badoha etxerat eta erraten dio jaun erretorari badela zerbeit zaldiaren bizkarrian. Erraten dio guateko:
—Zoazi norapeit gizon baten bila.
Badoha. Ekhartzen du gizon bat, eta gizon hura estonitua, zer othe zen zaldi haren bizkarrian. Heian sartzen zuelarik jotzen du andre harek gaineko koluma eta erortzen da lurrerat.
Estonitua, jaun erretora, ikusirik andre hura zela putzutik atheratua, baduazi eta atzematen dute kaxako diru guziak galduak. Pentsatzen dute norbeitek gaixtakeria egin zuela eta aintzinean bezala ehortzi zuten.
Euskal ipuinak
15. Arbeldi baserriko alaba
"Arbeldi baserriko alaba bat, neskame zegoen Ataungo Aiako baserri batean. Larunbatero inguratzen zen bere familiko baserrira, eta bertan igande arratsalde arte egoten ohi zen.
Aiara itzultzeko ordua heltzen zenean, gogorik gabe eta nagi sentitzen zen, eta jarrera hori bere amarekiko istiluak sortzen zizkion.
Egun bat inoiz baino alperragoa zebilen gurasoen etxea uzteko Aiara itzultzeko, eta gainera iluntzen ari zen. Azkenean bere amak pazientzia agortuta, alaba madarikatu zuen, eta horrela lortu omen zuen etxetik ateratzea Aia aldera.
Bidean, Agamunda ondotik igarotzerakoan, leizearen sarreran hurritz bat ikusi zuen, urraz lepo zamaturik, eta gogoa sartu zitzaion zenbait fruitu jateko.
Hurritzra igo zen baina ahaleginetan zegoela labaindu eta leizera amildu zen.
Ez zen neska maleruxaren berririk izan denbora askotan, eta desagertutzat eman zuten, hara eta handik denbora batera, Ergone auzokek Arbeldi zubiaren azpiko haitz baten arraildura batetik gizaki baten beso erdia irteteten zela. Besotik tiraka hasi ziren, baina ahots batek zera esan zien; "Bakean utzi!, hori neurea da eta".
Elezaharraren beste aldaera baten arabera, Arbeldiaren zubi azpian atera zena desagertutako neskaren atzamar bat izan zen, justu eraztun bat zeukana.
16. Adurraren indarra
Beste hainbat lekuetan bezala Leitzan ohikoa zuten sagarrak jasotzeko lanak auzokoeek elkarrekin egitea arratsaldetan. Halakoetan sagastiaren jabeak azkaria eskeintzen zien lanera hurbildutako auzokoei. Baserriaren jabea gainera aberatsa izanez gero, ardoa "barkilo" izeneko zilarrezko platerrean zerbitzen zuen.
Behin Marikurrena edo Maxurrerena baserriko familiak auzokoak deitu zituzten Inguruarte parajean zeukaten parajean lana egiteko.
Askarian bitartean ardoa zilarrezko barkilo eder batean zerbitzatu zuten, baina amaitzerakoan emakume batek mahai-zapiak eta platerak jasotzerakoan, sagarrondo zahar baten enborraren gainean jarri zuen barkiloa, eta bertan ahaztu zuen.
Marikurrenakoek laster somatu zuten barkiloaren falta, baina barkiloa sagarrondoan utzitako auzoko emakumeak ez zuen gogoratzen non utzita zeukan eta ez zuen inon topatzen.
Marikurrenakoek susmatzen hasi ziren emakumeak barkiloa lapurtu ziela, ustezko lapurra zigortzea erabaki zuten.
Kandela bat bihurritu zuten eta (lapurraren irudia bezala, begiratu begizko) eta santu baten aurrean erre zuten. Horrela uste zuten lapurra zigortua izango zela, alegia, gorputza bihurrituko zitzaiola eta bizitza itzali.
Emakumeak ordea ez zuen inolako kalterik jasan, bai ordea beraien sagastiko sagarrondo zahar bat. Zuhaitza ihertu egin zen eta egurretarako botatzerakoan eta denen harridurarako barkiloa azaldu zen barnetik hustutako enborraren barruan.
Zera ondorioztatu zuten, beraiek deitutako adurrak barkiloa ezkutatzen zuen sagarrondoarengan eragin zuela arbola ihertzen.
17. MIKELATS
Behin batean, Lazkanoko Senpere bailaratik zihoalarik gure apaiza, Mikelats (gure anaietariko bat, gaizto samarra) agertu zitzaion.
—Gariak ederrak dagoz; baina ba ditut nik gari hoiek joko dituzten zaldi galantak —esan zion Mikelatsek.
—Bai nik ere zaldi hoiek geldiaraziko dituzten galga indartsuak —erantzun zion apaizak.
—Ikusiko dugu!
—Ba, ikusiko duzu.
Etxeratu zenean, urduri zegoen apaiz zintzoa, eta dei egin zion neskameari.
—Tomasa!
—Zer, jauna?
—Murumendi gainetik hodeiren bat sortzen ikusten baduzu, abisatu berehala.
—Bai, jauna.
Eta halaxe gertatu zen. Murumendi aldetik sortu zen hodeia. Eta behingo batean, oinetako bat sakadiz zuelarik, konjuroa egin zion gure anaia apaizak. Baina alperrik, kaskabarra ta harria ez zen gelditzen eta.
Orduan, bere oinetako bat kendu, eta baratzera jaurtiki zuen.
—Sartu daitezala hor.
Esan ta egin, apaizaren oinetakoan sartu zen harri guztia, ta lurralde hari ez zion kalterik egin.