HERENSUGE

  1. TEODOSIO GOÑIKOA (Tes)
  2. HERENSUGEA ETA ARTZAINA (Tes)
  3. ARRASATEKO HERENSUGEA (Tes)
  4. HEREN SUGEA (Tes)
  5. BELTZUNTZE ETA HERENSUGEA (Tes)
  6. HEREN SUGEA ETA ERREGEAREN ALABA (Tes)
  7. MONDARRAINGO HERENSUGEA (Tes)

1. TEODOSIO GOÑIKOA

Elezaharrak dioenez, Teodosio, Nafarroa menderatu nahi zuten godoen aurka gerra egin ondoren etxera ornen zetorren. Orduan, Erretabidean, Ollaranerako bidean, gizon bitxi bat azaldu ornen zitzaion, bere emazteak, Butroeko Konstantzak, maitale ezkutu bat zuela esanez,

Amorruz erotu beharrean, Teodosiok zaldiari ezproiak sartu, eta laster batean abiatu zen etxerantz: hala ere ilunduta gero iritsi zen etxera, eta iritsi bezain laster igo zen logelara. Leihotik sartzen zen ilargiaren argi urriarekin, ohean bi lagun zeudela ikustean, ezpata atera eta lo zeuden bi gorputz haiek alderik alde zulaturik, hil egin zituen, bere emazte Konstantza eta harén maitalea zirelakoan.

Logelatik irteterakoan, ordea, Konstantzarekin berarekin topo egin zuen, senarraren hotsak entzunda esnatu egin baitzen.

-Konstantza! -hasi zen Teodosio, harri eta zureginik.

-Teodosio! Hau poza! -esan zion emazteak, pozaren pozez.

-Baina... zu hemen bazaude, nortzuk zeuden gure ohean? -esan zuen Teodosiok bere onera itzuli ezinik.

-Zure gurasoak, Teodosio -azaldu zion emazteak-. Bisitaldi egitera etorri zaizkigu eta etxeko gelarik hoberena eman diet, gurea.

Egin berri zuen izugarrikeriak erdi erotuta, Erromara erromes joan zen Teodosio, eta apaltasun osoz onartu zuen han ezarri zioten zigorra: kate lodi bat gerrian zuela izarpean lo egitea, harik eta katea gastatu eta berez erortzen zitzaion arte, hori izango baitzen Jainkoak aita eta ama, biak hil izana barkatu zion seinalea.

Teodosiok Aralarko mendietan bizi eta ibiliz hasi zuen bere penitentzia. Zazpi urte bazeramatzan zigorra betetzen, baina hasieran bezain berri eta trinko jarraitzen zuen kateak. Behin batean, ordea, leize zulo batera hurbildurik, izugarrizko hots bat entzun zuen eta, une hartan bertan, herensuge beldurgarri bat azaldu zitzaion, bere ehun urteko lotatik esnatu berria. Gose zen herensugea. Teodosio ikusirik, harengana abiatu zen istant batean irensteko prest.

Gizon gizajoa ozta-ozta zen mugitzeko ere gauza, penitentziak eta zintzilik zeraman kateak ahulduta.

-San Migel! -hasi zen oihuka, herensugea ikustean- Lagun iezadazu, San Migel!

Haren oihua zeruan entzun zuten eta Jainkoak esan zion arkaingeruari:

-Migel! Lurrean deika dituk...

-Zurekin ez bada, ni ez naiz jaitsiko! -erantzun zuen hark.

Horrela bada, jaitsi zen San Migel Jainkoa buru gainean zuela eta herensugearekin borrokan aritu ondoren, hil egin zuen. Piztia hila lurrera erortzearekin batera, Teodosioren gerriko katea ere eten eta lurrera erori zen.

Laguntza horren eskerronez, Teodosio Goñikok eta bere emazteak San Migel in Excelsis Santutegia eraikitzeko agindua eman zuten. Gaur egun ere, haurdun geratu nahi duten andreak hara joan ohi dira, mesede horren eske.

Hormetako batean zulo bat dago eta, diotenez, infernuko hotsak entzuten omen dira handik. Jende askoren ustean, burua zulo horretan sartzean, buruko minak erabat joaten omen dira.

Kate batzuk ere badaude horma batetik zintzilik. Tradizioak dioenez, Teodosiorenak omen dira eta haiekin gorputzaren inguruan hiru itzuli emanez gero, buruko eta haginetako minak etorri bezala joaten omen dira.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

AUDIOAK

Goñiko Zalduna 1 Goñiko Zalduna 2 Goñiko Zalduna 3 Goñiko Zalduna 4

INFORMAZIO GEHIAGO

2. Herensugea eta artzaina


Lapurdiko Mondarrain mendian, Itsasun, bada Ieize zulo bat. Inork ez idaki nola, baina herritar guztien Iarritasunerako zazpi buruko sugetzar bat atera zen Ieize hartatik.

Orain dela aspaldi, Lapurdiko Mondarrain mendiko haitzulo batean zazpi buruko herensuge izugarri bat bizi zen. Jeinu gaiztoak herriko jendea irensten zuen, eta, hala beharrez, Herensugearekin tratu bat egin zuten. Urtean behin neska gazte bat eskaintzen bazioten herensugeari, bakean utziko zituen hark. Egin zuten herritarrek zozketa neska gazteen artean, eta erregearen alabari suertatu zitzaion Herensugearen jaki izatea.

Erregeak, orduan, erreinu guztian zera zabaldu zuen, Herensugea hiltzen zuena bere alabarekin ezkonduko zela, eta erregetzaren oinordeko izendatuko zuela. Eskaintza egiteko eguna iritsi zenean, lotu zuten neskatxa haitzulo ondoko zuhaitz batean, eta zain jarri ziren. Jende asko joan zen bertara, baina inor ez zen ausartzen erronkari heltzen. Halako batean, agertu zen bertara artzain bat bere zakurrarekin, eta zer gertatzen zen galdetu zion neskatxari. Erregearen alabak dena azaldu zion artzainari, eta orduantxe agertu zen Herensugea orroa izugarri bat eginez. Artzainak, asko pentsatu gabe, zakurrari agindua bota zion:

-Zesar, lot hakio!

Eta zakurrak heldu zien banan-banan Herensugearen buruei, eta menderatu egin zuen piztia. Orduan, artzainak animaliaren zazpi mihiak moztu zituen, eta baita neskatxaren zazpi azpikogonen zazpi zatitxo ere. Jaso zuten dama hura eta gaztelura eraman zuten. Jendea harriturik joan zen nor bere etxera, baina gazte lotsagabe batek Herensugearen zazpi buruak jaso zituen. Hurrengo egunean, gazte hark zazpi buruak aurkeztu zizkion erregeari, eta erregeak bere oinordeko izango zela agindu zion gazteari.

Ezkontza baino lehen, festa eder bat egin zuten, eta ezkongai gazteak Herensugearen zazpi buruak eraman zituen. Etorri zen artzaina orduan, eta esan zien:

-Buru horiek zerbait behar dute.

Eta artzainak zazpi mihiak, zazpi azpikogona zatitan bilduta atera zituen. Erregea gaztearen iruzurraz ohartu, eta bere alabarekin ezkontzeko esan zion artzainari. Geroztik, zoriontsu bizi omen dira artzaina eta neskatxa.

3. Arrasateko herensugea


Arrasate Gipuzkoako antzinan biztanleak abere zaintzatik bizi ziren, zoriontsu ziruditen, baina arrisku handi baten mendean zeuden. Urtean behin, inguruko mendi bateko Ieizea dardarka hasten zen eta haren barrutik mamutzar ikaragarri bat ateratzen zen. Ahoti sua botatzen zuen bere aurrean jartzen zen guztia errez eta oin handien azpian zapalduz.

Arrasateko biztanleek urte asko zeramatzaten herensugearen urteroko agerpen hura jasaten eta azkenean, akorio gisako zerbait egin zuten piztiarekin.

Lelzea dardaraka hasten zen bakoitzean, herrika neska ezkongai denen artean txotx egiten zuten. Suertatzen zitzalona, Ieize zuloaren aurrera eramaten zuten. Neska horietakorik ez zen itzultzen, baina urte osoan herriak ez zuen herensugearen erasorik nozitzen.

Arrasaten bazen errementari bat, sasoikoa eta ausarta. Ez zion ezeri beldurrik eta haren indarra ezaguna zen herrialde osoan.

Errementaria neska begiurdln batekln maitemindua zegeen eta neskak ere beste horrenbeste sentitzen zuen mutilarengatik. Bien artean hitz egin eta ezkontzea era baki zuten.

Ezteietarako behar ziren guztiak prest zeuden. Mutiiak ilegurizko galtza beltzak, gerrikoa eta gerruntze, alkandora zuria, kapa eta kapela zeramatzan. Andregaiak berriz, ilegurizko gona berde iluna, gonapekoa, atorra bordatua eta ilean, lore ebaki berriak. Biak besotik, ahaideak eta Iagunak ondoren zltuztela, elizara zihoazen; horretan, ordea, dunbots izugarri batek Iagunteria osoa geldiarazi zuen. Denak, ikaratuta, elkarri begira geratu ziren eta hitzik esan gabe plazarantz abiatu ziren; ordurako Arrasateko biztanle guztiak hantxe bilduta zeuden.

Kontseiluak txotx egin zuen neska gazteen artean eta, errementariaren nahigaberako, andregaia hautatu zuten, oraindik ez baitzegoen ezkondua. Askoren artean eutsi behar izan zioten errementariari, beste batzuek andregana leazera zeramaten bitartean. Han utzi zuten eta, ahal bezain azkar, beren etxeetara itzuli ziren.

Askatu zuten bezain Iaster errementaria ere bere etxera joan zen, burdin mutur zorrotz bat hartu eta suteglan jarri zuen sutan berotzen. Handik minutu gutxira, burdina gori-gorl zegoen.

Errementaria, Iasterka, leizera ntz abiatu zen. Hara iritsi zenean, herensugea orduantxe ari zen haitzulotik ateratzen eta ahotik aparra zeriola neskarengana hurbiltzeng neska gaztea heriotzaren zaln zegoen, beldurrak bere Iekuan josita bezala.

Bultzada bat emanez, errementariak neska baztertu egin zuen eta herensugearen aurrez aurrejarri zen. Herensugea gelditu egin zen une batez; gero, errementaria tartean sartu zelako bere onetik aterata, sugarraldi bat bota zion mutilari. Baina errementaria adi zegoen eta, jauzi bat eglnez, garretatik ihes egin zion. Burdina hartu eta, bere indar osoz, mamutzarrari lepoan sartu zion. Berehala erori zen hura eta, erortzerakoan, lurrikara sortu zuen Deba Garaiko haran osoan.

Errementaria eta bere andregaia Arrasatera Itzuli ziren mutilaren ekintzaz herensugearen mehatxuetatik libre geratu ziren herritarren txalo artean. Ezkondu ziren eta zazpi alaba lzan zituzten; hauek, beren aitari esker, Iasai bizi izan ziren, herensugeari eskainiak izateko arriskurlk gabe.

Harrezlkero, errementariaren ekintza harem omenez, herensuge bat ageri da Arrasateko armarrian.

Toti Martiez de Lezea. EUSKAL HERRIKO LEHIENDAK

4. HEREN SUGEA

Asko munduan bezala bazen ama bat bere hiru semekin. Zaharrenak erran zioen gan nahi zubela munduz mundu sehi plaza bat atzeman arte eta emateko opil bat. Partitzen da.

Bazoalarik oihan batean atzematen du emazteki zahar zahar bat eta galdetzen dio opil piska bat. Erraten dio ezetz, nahiago lukela botatu basa bustiña hortarat. Eta gizon gazte horrek galdetzen dio eian mutil plazarik senti duben.

Erraten dio ezetz. Eta badoha oihanez oihan gabak atzeman arte. Eta heldu zaio otso bat. Erraten dio:

—Lurreko xinaurria, nork eman behar hau permisionea hunarat ethortzeko?

—Nork eman behar nik dikan? Neonek hartu!

Eta iresten du.

Bigarren semeak galdetzen dio bere amari, bere anaiak bezala nahi dubela gan mutil eta emateko opil bat. Ematen dio. Eta badoha. Bertze anaiak bezela atzematen du emazteki zahar hura. Erraten dio:

—Ekharzu opil pitta bat!

—Nahiago dut zuri eman baiño basa bustiña hortarat bota.

Eta galdetzen dio mutiko horrek sehi plazarik senti duben. Erraten dio ezetz. Eta badoha, gan, gan, gan, oihanaren barnera.

Eta atzematen du otso handi bat. Erraten dio:

—Lurreko xinaurria! Nork eman hau permisionea hunarat ethortzeko?

—Nork eman behar nik dikan? Neonek hartu!

Eta iresten du.

Hirugarren semeak galdetzen dio bere amari bertze anaiak bezala gan nahi dubela eta emateko opil bat. Partitzen da. Gan, gan, gan eta atzematen du emazteki xahar bat. Galdetzen dio:

—Nohat zuazi mutil?

—Plazatu nahi nuke. Ekarzu opil pitta bat.

—Hori guzia ere nahi baduzu.

—Ez, ez! piska bat aski dut.

Eta galdetzen dio eian sendi duen mutil plaza bat. Erraten dio baietz. Atzemanen dubela palazio bat oihanetikan urrun. Baña, atzemanen dubela etsai bat. Bañan ematen dioela makil bat zeinakin ukitu eta hilen baitu.

Badoha, gan gan gan. Heldu zaio otso bat erraiten baitio:

—Lurreko xinaurria! Nork eman hau permisionea hunat ethortzeko?

—Nork eman behar nin dikan? Nehonek hartu!

Eta ematen dio zarta bat bere makillekin lepuan. Ematen da otsoa marrasketan:

—Oi! Oi! Oi! Utz nazak! Utz nazak bizia!

Bañean erraten dio:

—Erran nazak bada zenbat zaizten tokian.

—Zazpi!

Ematen dio bertze zarta bat eta hil hotza erortzen da.

Badoha gan, gan, gan palazioa atzeman arte. Eta sartzen da palazio hartan. Galdetzen du:

—Behar duzube mutilik?

Erraten diote baietz, artzaña gana dutela eta behar dutela. Egortzen dute ogerat. Biharamuñian ematen diote artalde eder bat eta erraten diote ez gateko holako mendirat zeren alimalia handi eta izigarri batzuez bethia baita. Eta emateko ungi kondu zeren ardiek bethi harat gan nai beitute.

Biharamuñian badoha bere ardiekin eta denak eskapatzen zaiozkate mendi hartarat zeren bazka ederra baitzen han.

Gure artzeinak ez zuen ahantzi bere makila, beharrik, zeren istantean agertzen baitzaio otso izigarri bat.

—Nork eman hau permisionea hunat ethortzeko?

—Neonek hartu!

—Jan behar haut!

Urbiltzen zaio eta ematen dio gure artzaiñak bere zigorrarekin golpe txiki bat lepuan. Ematen zaio oihuka:

—Ai, ai, ai! Utz nazak bizia!

—Erran nazak bada zenbat zaizten tokian.

—Zazpi gintukan atzo, bainan egun enekin sei.

Ematen dio bere makillekin bertze kolpe bat eta hil gogorra erortzen da eta ahal bezela gorditzen du sasi batean.

Artzaiña badoha etxerat ardiak ungi aserik. Arratsean eman zioten esne hañitz eta in zituen gasna eder batzuek. Etxeko jauna eta etxeko anderia zoratubak ziren halako mutil ona izatiaz.

Biharamuñian badoha igual. Athea ideki orduko, ardi guziak lasterka badoazi bezperako belar eta bazka on hartarat, eta igual instant baten buruban, agertzen da artza, erraten dioelarik zertan dabilan toki hekietan. Gure artzainak bere zigorrarekin ematen dio zarta bat lepuan eta artza ematen da oiuka:

—Ai, ai, ai! Utz nazak bizia!

Galdetzen dio artzaiñak:

—Zenbat zaizte zaizten tokian.

—Bagintukan zazpi eta orai bortz nerekin.

Eta ematen dio horrekin batean bertze zarta bat. Eta hil gogorra erortzen da. Eta bertze hiruak igual hil zituen egunian bat. Eta azkenekua ethorri zenian arritu zen halako bestia handi eta izigarria ikhustean. Herrestan arribatu zen, hain zaharra zen. Erraten dio igual zertan zabillan haren ingurutan.

Eta horrekin batean ematen dio zarta bat. Ematen da oihuka orroaz, emateko bizia, emanen zioela aberastasunak, toki ederrak eta elkarrekin biziko zirela. Uzten dio bizia, egortzen du artaldia etxerat ungi aserik eta badohazi sasiz sasi lamiña zilotarik. Arribatzen dire palazio eder baterat. Han atzematen dute mahaña emana eta zernahi gauza on jateko. Mutilak ere baziren gure zerbitzuko. Zamariak ere prest zagozin bañan nola antolatubak! Harnasak urhez eta diamantez beztitubak, gela osuak urhez eta zillarrez bethiak. Ez zen aberastasunik bertzerik. Zenbait egun hala pasatu eta gure artzaiñak erran zuen bere buruan, hobe zubela bere nausi izan fortuna hoik guziez.

Ematen dio artzari zartako bat. Hiltzen du, hil gogorra. Zaldi gañian eman eta ederki beztitu eta badoha munduz mundu. Arribatzen da herri baterat eta aditzen du ezkillak dilin dong dilin dong dong, zeñietan mundu guzia airean beitzen, galdetzen du zer den. Erraten diote nola den mendian heren suge bat zeñeri presuna bat behar beitzaio eman egun guziez. Suge harek bazituen zazpi buru. Iten zen sorthea jakiteko nor eman suge hari. Sorthea erori zen erregeren alabarengañat. Mundu guzia penetan eta xangrinetan zen eta denak bazuazi errege buruz haren segi mendirat.

Uzten dute mendiaren azpian eta bazuan goiti, bera. Gizon gazte hura badoha ondotik eta erraten dio nahi dubela segitu. Erregen alabak erraten dio:

—Zoazi othoi gibelerat, ez dut nahi neregatik zure bizia irriska dezazun.

Bañian erraten dio ez izitzeko hartaz, bazubela podore zerbeit. Horrekin batean aditzen dute harrabots eta sistu handi batzuek eta ikhusten dute suba bezala heldu dela hekien gañeat. Gure jaunak bere makilla han baitzuen, ematen dio zarta bat buru baten gañian, eta bat banazka, zazpiak pikatzen diozka eta gure printzesa salbatua da.

Mendirat gateko jauntzi zituen bere arropa ederrenak. Bazituen zazpi soñian. Artzen dio puska bana arropa bakotxetik eta hartzen du igual buru bakotxetik mihiak, zeñak ematen beititu seda puska hekietan eta hartzen du errege alaba hori bere zaldiaren gañian eta jausten die menditik.

Erregen alaba badoha bere aitaren etxerat eta gure jauna bere otsuaren etxerat. Herensuge hil delako berria laster jakindu zen. Erregek agindu zuben bere alaba ematea hil zubenari eta bere erresumaren erdia suge hura hil zubenari.

Hiru ikazgin menditik pasatzian ikhusten dute suge hura. Artzen dituzte zazpi buruak eta badohazi erregerenganat, bere saria nahiz. Bañan hiru beitziren, enbrazutan ziren. Eta egorri zituzten kontseiluba bildu arte eta ikhusi arte eian bertze norbeit ethorriko zen. Nihor ez baitzen ageri, sortean tiratzerat zoazin, nor izanen zen erregen alabaren senharra. Mohimendu handi bat zen egun hartan, igual jaun gazte hura arribatzen denian herri hartarat. Galdetzen du zer den. Eta erraten diote zer zen.

Ederki beztitua eta zamari eder batekin zen.

Galdetzen du errege ikhustia. Eta ederki beztitua baitzen berehala errezebitu zuten. Galdetzen du eian buru hekiek bazuten mihirik. Eta ez zuten atzeman. Orduan irakusten ditu zazpiak. Ekar arazten ditu erregen alabaren zazpi arropak eta irakusten ditu zazpi puska eskas zirenak eta zazpi mihiak.

Hori ikhusten dutenian denek erraten dute hori dela egiezko erregeen alabaren salbatzalia eta esposa. Bertze hiru ikazkiñeri athorra sufresko bana eman eta erre zituzten plazaren erdian. Eta gure jaun andriak ungi bizi ziren batzoetan bere aitarekin eta bertzetan bere otso tokian. Ungi bizi izan baitziren, ungi hil ziren. Orduan han nintzen eta orai hemen.

Euskal ipuinak

Wentworth Webster

1877

5. BELTZUNTZE ETA HERENSUGEA

Denboraz Kanboko ingurutan kausitzen zen jauregi bat Beltzuntz deitzen zena. Jauregiko nagusiak bazuen seme bat bakarra. Nahiz mundua ezagut zezan egorri zuen munduz mundu. Gan zen urrun, urrun, urrun eta heldu zen egun batez iri handi batetarat zeintan kausitu beitzuen jende oste handi bat bilduia baldarapezaren borta aintziñean.

Galde egin zuen zer gertatzen zen eta eman zioten errepusta nola herensuge bat etorri zen inguruko mendi baten gainerat eta bere ateraldi guzietan hedatzen zuben bazter guzietan beldurra eta izialdura. Erran zioten zenbat azienda, haur, gizon ereman zituben bere harperat eta dudarik gabe zerbitz arazi bere hazkurritzat.

Bazter guziak lotsatuak ziren hainbertzetaraino non lanetarat ere ez baitziren hiri hartako gizonak ateratzen ahal. Berri horiek guziak aditurik Beltzuntzeko premua pentsaketan dago eta odol handitik ateratzen zelakotz, iduritzen zaio bere izenak manatzen dioela ere ahal duben guzia egitea herri hunen libratzeko.

Entzun gabe erraten ziozkaten gauza harrigarriak. Hartzen du xedea herensugearen bentzutzeko eta bederen harekin bere indar guzien neurtzeko. Harturik bere segida guzia, badoa herensugeak bere egoitzatzat hautatu duben mendiko alderat eta berekin harturik bere sehiak, manatzen diote esteka dezaten gerritik soka azkar batekin eta eginik bere adioak segidante guziei egortzen ditu heiekin bere oroitzapen guziak bere aita ameri, bere buruba ematen du Jainkoaren eskubetan.

Emaiten diote berekin ziren presunei ordena, utz dezaten soka kurritzerat libroki sugearekin borroka ariko zeno, bainan tira zezaten ahal bezenbat ikusiko zutenean indarrak gutitzen zitzaizkola eta lanjer zenbeit handi zubenean.

Heltzen da mendiko harperaino ezkuban dubelarik bere ezpata zorrotza. Sentiturik norbeit heltzen zela bere harpeko alderat, heren sugea ateratzen da bazter guziak izitzen dituztelarik bere histu lazgarriek. Beltzuntzeko aitoren semeak lotsatu gabe jotzen du bere ezpata handiaz bere aintzinean duben mustro izigarria eta eror arazten du herensugearen zazpi buruetarik bat.

Kolpatuba azkarki nahi du mustroak bere etsaia iretsi, bainan Beltzuntzen sehiek ikusirik beren nausiak heren sugea bigarren aldian kolpatu zubela eta zazpi buruetarik hiru pikatu ziozkala, ikusirik zer lanjer handitan zen beren nausia, tiratu zuten soka eta mustroaren aztaparretarik atera Beltzuntzen semea. Bainan gure gizona ez zen kontent ikusten zubelakotz bere etsaia bere harperat sartzen.

Bazter guziak bere orroaz iziturik atxikitzen zituben herensugeak. Pentsatzen zuten urrundik begira zeuden jendek, orai izanen zela alde baterat edo bertzerat harat hunata. Sekulan baino azkarkiago atakatuba, herensugea ateratzen da eta entsaio guziak eginik alde guzietarik, heren sugeak hartzen du bere etsaia eta bere harperat erematen berekin. Akabo gure gizona. Aditu zutenean Beltzuntzeko aitoren semeko aita amek zer gertatu zen heien semea, nigarrez eta deiadarrez ereman nahi zioten etxeari kapeta eta beren dolubaren handitasuna irakusteko, tintarazi zuten jauregi guzia beltzez. Eta horra nondik heldu den Beltzuntzeko izena.

(Baigorriko Betscheller jauna.

Inglesez idatzia da: «Ipui hau oso euskara txarrean da.

Iduritzen zait frantsesetik edo frantses liburu batetarik itzulia dela». J.V.

Ipui hau ez da Webster-en eskuz idatzia.)

Euskal ipuinak Wentworth Webster 1877

6. HEREN SUGEA ETA ERREGEAREN ALABA

Errege batek bazituen hiru seme. Asarretu ziren elkarrekin eta nahi izan zuen gaztenak gan etxetik. Diru hañitz hartu eta badoha. Ematen du arropa zahar bat nekazale bat bezala. Arribatzen da etxe baterat. Galdetzen du iyan behar duten mutilik. Erraten diote baietz, gana dutela mutilla bezperan. Behiak beharko dituela zaindu. Erosten du karta pare bat eta mailu izigarri bat ortzekin.

Biharamunian erraten dioten etxeko nausiek ez gateko holako landetarat zeren Tartaroena beita. Behiek bethi harat gan nahi dutela eta ungi zaintzeko. Agintzen diote baietz. Badoha beraz bere behiekin. Behiak eskapatzen zaiozka landa debekaturat.

Heldu da berehala Tartaro bat eta erraten dio:

—Nola ausartatu haiz hunarat ethortzerat? Berehala behar haut jan.

Erraten dio gure mutillak:

—Istant bat, istant bat jauna, ez hola asarra. In behar dugu partida txiki bat kartetan.

Hasten dire beraz jokotan. Tartaruak uzten du erortzerat karta bat eta erraten dio mutillari bil dezala karta hura. Erraten dio mutillak in dezala berak botatu duen bezala. Usaia zuten Tartaruek hola egiteko eta baliatzen ziren memento hartaz hiltzeko jendeen. Tartarua bortxatua da beraz makurtzera atzemateko karta.

Gure mutillak hartzen du gordia duen mailua arropen azpian eta ematen dio halako kolpea buru gibelian non hiltzen beita. Biharamunian iten du igual bertze bati. Bazakien ez zirela hiru bertzerik.

Hirugarren egunian heldu da azkeneko Tartarua bertzeak bañion asarreago eta erraten dio nola ethorri den harat haren lurretarat. Eta behar duela gaztiatu. Erraten dio mutikoak:

—Hemeki! hemeki, ene adiskidea. In behar dugu partida bat kartetan eta gero ikhusiko dugu.

Tartaruak botatzen du karta eta erraten dio altxa dezala. Mutillak erraten dio ezetz. Botatu duen bezala altxa dezala. Azkenian Tartarua makurtzen da altxatu nahiz eta mutillak ematen dio kolpe bat mailuarekin bañian ez du arras hiltzen.

Badohazi Tartaruaren etxerat. Atzematen dute kusiñaria bazkariaren prestatzen hari zela. Irakus arazten ditu kozinariaz etxe hartako aberastasunak. Barrikaka zen urrea eta ziliarra eta bazen zernahi etxe hartan. Baziren olanoak. Hiru. Finitzen du Tartarua eta egoten da etxe hartan nausi.

Zenbeit egunen buruan badoha pasaietara zaldi baten gañian. Mendi batean delarik ikhusten du andre gazte eder bat. Bera urbiltzen da harenganat eta erraten dio andre harek:

—Zoazi fite hemendik. Aski da bat jan dezan.

Galdetzen dio zer den eta erraten dio:

—Heren sugea ethorriko zait istantean nere jaterat eta zoazi hemendik.

Erraten dio ezetz, behar duela entsaiatu haren hiltzea. Horrekin batean aditzen dute Heren Sugea zeñiak erraten beitzuen:

—Nerea da hori. Utzi neretzat.

Mutillak preparatzen du bere martellua eta ematen dio kolpe on bat zeiñak hiru buru pikatzen beitiozka. Badoha sugea marrasketan. Andre gazte harek erraten dio:

—Egun batez bizia luzatu nazu. Bihar janen nau berdin.

—Ez, ez! Behar bada egun nik egin dutana, bihar norbeitek iñen du eta finituko Heren Sugia.

Badoha printzesa bere etxerat eta jaun gaztea Tartaruenerat. Biharamunian bestitzen da diferenki. Saindatzen du zaldia ere, hartzen du bere ezpata eta bere xakurra. Badoha mendi hartarat bererat. Atzematen du printzesa. Erraten dio sugea ethorriko dela laster eta akabo dela. Galdetzen dio muthillak iyan baduen kuraia. Erraten dio baietz. Ematen dio bere ezpata. Horrekin batean heldu da sugea. Mutillak bere malluz kentzen diozka gelditzen zitzaiozkan lau burubak eta printzesak pikatzen dio erran bezala buztana.

Mutillak han uzten du printzesa bañian hartzen diozka, zazpi arropa zeda soiñian, hartzen du zazpitarik zazpi puska. Hartzen du ere suge buru bakotxari eztena eta arropa puska bakotxetan trozatu eta altxatzen ditu beretzat. Printzesarekin ez zuen gan nahikatu. Badoha bere Tartaro etxerat eta printzesa bererat.

Erregek erran arazten bere erresuma guzian suge hura hil duenak izanen duela haren alaba emaztetzat eta ematen ditu bazkari ederrak bere laguneri bere bozkarigua irakusteko eta egun hekietan egortzen du sugea hil zuen mutillak bere olanoetarikan bat erregeren etxerat, erraten zigoelarik ekhar zezala erregeren mahainean zen platetarik oberenetarikan bat.

Iten du erran bezala. Ekhartzen dio bere etxerat. Bañian erregek segi arazten du olano hura hirugarren egunean bere jendez eta konbida arazten du olano haren nausia bere mahaiñerat. Agintzen du biharamuneko. Ederki beztitzen da. Ez ditu ahanzten printzesaren zazpi arropa puskak bere eztenekin.

Mahaiñean zirelarik ikhazkin bat heldu da erraten duelarik hil duela sugea eta sariaren billa heldu dela. Erraten diote irakusteko frogak eta agertzen ditu burubak. Gure mutikoak horrekin batean irakusten ditu eztenak eta printzesaren arropa puskak eta printzesak ederki ezautu zuen hil zuena eta salbatu; eta erran zuen ikazkiña ikhusi orduko ez zela hura. Ezkondu ziren erregek erran bezela besta handiak iñez. Printzesak hañitz maite izan zuen mutil eder bat beitzen eta arras prestua. Gaten ziren Tartaruaren etxerat eta errege bera bañion aberatsago ziren gazteak.

Horiek guziak ikhusi nituen bañian ez ninduten niri deusikan eman.

(Mariño Amyot. Donibane Garazi)

Euskal ipuinak Wentworth Webster 1877

7. MONDARRAINGO HERENSUGEA

Lapurdiko Mondarrain mendian, Itsasun, bada Ieize zulo bat. Inork ez daki nola, baina herritar guztien Iarritasunerako zazpi buruko sugetzar bat atera zen Ieize hartatik. Herensuge deitu zioten.

Mamutzarra urtero neska gazte bat hari emateko agindu zuen, hori egiten ez bazuten inguruko herri guztiak hondatuko zitueIa eta ez zuela inor bizirik utziko.

Horrela bada, familia-buru guztiak bildu eta zozketa egin zuten herensugeari eskaini benarreko neska zein izango zen erabakitzeko eta erregearen alabari suertatu zitzaion. Erregeak onartu beharra izan zuen zozketa hura, baina aldarria egin zuen inork bere alaba akabera hartatik Iibratzen baldin bazuen, emaztetzat emango ziola.

Eguna iritsi zenean, leizearen sarreran utzi zuten neska, zuhaitz bati Iotuta. Begiluze asko beste zuhaitzetara igo ziren ikuskizuna ondo jarraitzeko, baina Iurrean ez zen inor gelditu neskari laguntzeko.

Horretan, bere artaldearekin eta txakurrarekin han inguruan zebilen artzain bat hurbildu zitzaion gazteari eta, han Iotua ikustean, galdetu zion:

—Baina... nork lotu zaitu zuhaitz honetan?

Erregearen alabak gertatutako guztiaren berri eman zionean, mutila hura askatzen hasi zen. Bat-batean, izugarrizko hotsak entzun ziren Ieize barruan.

—Mesedez... —esan zion neskak artzainari— zoaz! zoaz! bestela Herensugeak zu ere hilko zaitu eta.

Baina mutilak ez zion jaramonik egin eta askatzen jarraitu zuen.

Handik pixka batera herensugea azaldu zen eta artzainak bere zakurrari:

—Zesar! Xaxa horri!

Txakurrak herensugeari e|<in zion eta, sekulako borrokaren ondoren, akabatu egin zuen eta mila zatitan utzi zuen. Artzainak zazpi buruetako mihiak moztu zituen eta baita erregearen alabak zeramatzan zazpi gonazpikoei zatitxo bana kendu ere. Eta alde egin zuen.

Bien bitartean, zuhaitzetara igotako begiluzeak jaitsi ziren handik eta, haietan azkarrenak sugearen zazpi buruak moztu eta zaku batean gorde. Gero, erregeari eraman ziz|<ion animalia beldurgarri hura berak hii zuela esanez.

Hitzemana on eginez, erregeak ezkontzarako prestakuntzak antolatzeko agindu zuen.

Ospakizunaren bezperan aparteko oturuntza izan zuten.

Mahaiburuan erregea, bere alaba eta heroitzakoa jarri ziren. Artzaina ere joan zen bere txakurrarekin, baina inor ez zen ohartu hura han zegoeni|<,jenciez beteta baitzegoen, izan ere, dena.

Bazkariaren azi<en aidera, artzainak esan zion txakurrari:

—Zesar! Ekar iezadak erregearen platera!

Zesar ziztu batean altxa, eta, erregearen platera harturik, jabeari eraman zion.

Han zeudenak aho zabalik geratu ziren denak; erregea arras haserretu zen eta bere platera hartzera ausartu zen txakur hura Iotzeko agindu zuen. Orduan artzainak, zegoen lekutik jaikiz, erregeari

esan zion:

—Takur hori nirea da eta bera izan da herensugea hil duena.

Beraz, niri dagokit printzesarekin ezkontzea!

Hango zalaparta izugarria izan zen. Denek ematen zuten nork bere iritzia eta oihurik handienak ateratzen zituztenak senargaiaren lagunak ziren, mesecie ugari espero baitzuten hark izateko zuen egoera berritik. Eztabaida hura nola edo hala bukatu behar zela eta, sai-

batzailetzako hark herensugearen zazpi buruak ekarri zituen erretilu batean, esanez:

—Hona hemen herensugearen zazpi buruak. Orain garbi geratuko da nik hil dudala...

Eta artzainak erantzun zuen:

—Buru horiei zerbait falta zaie! —eta bere zorrotik mihiak atereaz, jarraitu zuen—. Hona hemen zazpi buru horien zazpi mihiak, printzesa salbatu ondoren moztuak; printzesaren zazpi gonazpikoen puska banatan gorderik eduki ditut...

Printzesak bere salbatzailea ezagutu zuen, eta itxuratiak burua makurtuta atera behar izan zuen. Printzesa artzainarekin ezkondu zen.

Esan beharrik ere ez dago, oso zoriontsu izan zirela eta herrialde hartan ez zela beste herensugerik inoiz azaldu.