AMALURRA

Elezaharrak dioenez, Lurran iluntasuna nagusi zenean, gizakiak Ama-Lurrarengana erreguka zuzendu ziren mehatxatzen zuten izpiritu eta numenen aurka borrakatzen laguntzeko. Ama-Lurrak erreguak entzunez, bere alaba sortu zuen, Ilargia.

Gizakiak bere argia eskertu zuten, baina haren argia ez zen nahikoa gaizkiaren aurka borrokatzeko. Orduan, gizakiak, ostera ere, Ama-Lurrari eskatu zioten argi gehiago zukeen eta iluntasuna garai zezakeen zerbait eman ziezaien. Ama-Lurrak orduan bere beste alaba sortu zuen, Eguzkia; eta era honetan eguna jaio zen.

Harrezkero, egunez izpiritu txar batek ere ez zituen gizakiak mehatxatu. Baina, Eguzkia Lurraren mugalean zegoen Itsasgorrietan murgiltzen zenean, gaua jaiotzen zen. Gaizkiak, gaua heltzean, bere gordelekutik irten eta gizakiak mehatxatzen jarraitzen zuen. Orduan gizakiak Ama-Lurrari, gauan zehar gaizkiaren aurka borrokatzeko zerbait eman ziezaien eskatu zioten; eta Ama-Lurrak Eguzki Lorea sortu zuen. Gauan zehar bere bizilekuetik irten ez zezaten, eta gaizkiaren aurka babesteko bere etxeetako atearen gainean Eguzki Lorea jar zezaten adierazi zien.

Harrezkeroztik Ama-Lurrak adierazitakoa jarraitu zuten gizakiek, ez zuten gehiago jasan gaizkiaren mehatxurik.


*Elezahar honen berri ez dute ematen bilketa lanean aritu diren autore garrantzitsuenek (Barandiaran, Azkue, e.a.), beraz, berriki sortua izan daiteke.